Wavegarden instalazioa ezartzeko Plan Berezia
Wavegarden instalazioa ezartzeko Plan Berezia
Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko arduradunak, 2014ko irailaren 16an, honako Foru Agindu haueman zuen:
"Aizarnazabaleko Udalak izapideak egin ondoren, Wavegarden instalazio bat ezartzeko plan berezia aurkeztu da Foru Aldundiak behin betiko onartzeko"
Instant Sport SL sozietateak sustatutako espedientearen xedea da hirigintzako araubidea ezartzea, Mugitzagaina auzoan Urola ibaiaren meandroaren inguruko lurretan, udalerriaren hego-mendebaleko mugan, enpresa sustatzaileak «Wavegarden» merkataritza izena jarri dion jarduera ezartzeko; jarduera honetan datza: surfa egiteko kalitate handiko olatuak sortuko dituen instalazioak diseinatu, jarri, mantendu eta merkaturatzea.
Orain arte, jarduera behin-behineko instalazioetan gauzatu da eta neurri txikiagoko ur-laminaren prototipoa eta aurretik fabrikatutako instalazio osagarriak sortzera mugatu da. Egun, kontuan hartuta teknologiak duen garapen maila, jarduera finkatu egin nahi da, neurri eta ezaugarri batzuekin testatu ahalizateko, gero merkaturatu eta beste leku batzuetan jartzeko.
Horretarako, aurreikusten da 300 metro luze eta 90 metro zabaleko ur-lamina bat eraikitzea; horren azpian makineria bat joango da, zeinak sortuko dituen gutxienez 1,4 metroko altuera izango dituen olatuak, eta 20 segundoz jarraian surfeatzeko moduko ibilbidea izango du. Halaber, eraikin desmuntagarriak aurreikusten dira, zeinetan joango diren bulego teknikoa eta azpiegitura mantentzeko tailer txiki bat.