Urola Erdiko mankomunitatea
UDALEKO ORDEZKARIAK
Titularra
Mari Carmen Arregi Agirre
Ander Etxabe Oliden
Maitane Telletxea López
Ordezkoa
Ekiñe Arrizabalaga Sagarna
Antton Arrieta Barrena
Mari Jose Aguirregabiria Macazaga
Urola Erdiko Mankomunitatea 1988. urtean sortu zen Gipuzkoako 7 udalen artean hiri hondakinen kudeaketa zerbitzua eta zabortegia era mankomunatuan eskaintzeko. Honako Udalek osatzen dute mankomunitatea: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Zestoa.
Urola Erdiko Mankomunitateak hondakinen arloan ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Etxeetako zaborren bilketa
- Gaikako bilketak
- Garbiguneak
- Zabortegia
- Sentsibilizazio kanpainak
- Konpostgintza
Zerbitzu horiek era mankomunatuan eskaintzearen arrazoia, herritarrei eman nahi zaien zerbitzuaren kalitatean dago.
Helburuak
Mankomunitatearen helburu nagusia ondokoak dira:
- Hondakinak gutxitzea
- Hondakinen berrerabilpena eta berreskurapena bultzatzea
- Gaikako bilketak areagotzea
- Konpostgintza
- Kontrolik gabeko isurketak saihestea
- Ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egiten dien lehengaien erabilera sustatzea
- Sentsibilizazio eta komunikazio kanpainak egitea
Zerbitzu horiek era mankomunatuan eskaintzearen arrazoia, herritarrei eman nahi zaien zerbitzuaren kalitatean dago.
Informazio erlazionatua