Plan orokorra
Plan orokorra
H.A.P.O Aizarnazabalgo Hiri Antolaketako Plan Orokorra
Aizarnazabalgo Hiri Antolamenduko Plan Nagusia udalerriko lurzoruaren erabilera desberdinak definitu eta arautzen dituen udal araudia da, eta aldi berean, Aizarnazabalerako hazkuntza urbanoaren eredua zehazten du.
Aizarnazabalgo HAPO Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onartu zuen 2020ko otsailaren 18an, Aizarnazabalgo Udalbatzak eskatuta, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2020ko apirilaren 28an, eta aurreko udal antolamendurako tresna ordezkatu du, Arau Subsidiarioak alegia.
Egungo H.A.P.O.-ren helburuak dira hirigunea finkatzea, erdigune hori auzoekin lotzea, eta era berean, auzoak ere elkarren artean lotzea.
Hori osatzeko, etxebizitzak egiteko aukera hiri gunean, udalerri osoan zehar; izaera ekonomikoko jarduerak hartzeko lurzoruak gordetzea; hezkuntza, kultura, kirol, laguntza eta abarretarako ekipamendu-sare publiko eta pribatu zabalak azpiegitura eta zerbitzu berri eta hobeak eskaini ahal izateko; eta gune aske eta berde gehiago ere bai.
zken batean, H.A.P.O.-ren xedea da hiria sortzea modu atseginez, bizi, lan egin eta gozatzeko aukera ematen duen komunitatea garatzea hain zuzen ere. Bizi-kalitatean hatzeko lekua.