Ibilbideak eta natura

Ibilbideak eta natura

Zestoa - Aizarnazabal

  • PR-Gi 142. Zestoa - Aizarnazabal: 5 Km - 2 ordu
  • PR-Gi 40. Aizarnazabal - Santa Engrazi: 6,1 Km - 1 ordu 40'

Zestoa Aizarnazabal

Aizarnazabal eta Zestoa elkarrengandik oso hurbil dauden bi herri dira, hainbat eratan elkar daitezkeenak oinez. Ondoko PRak bi hiriguneak mendian barrena egiten duen eta ingurunearen gaineko ikuspegi interesgarriak eskaintzen dituen ibilbide erakargarri baten bitartez lotzeko bide bat erakutsiko digu.

Aizarnazabaldik abiatuz gero, Urolarantz jaisten den bide nagusia hartu behar dugu, zubia eta errepidea gurutzatu, eta eskuinalderantz egin 30 bat metroan, Altzolaratseko erreka igaro arte. Bi etxe daude parean, eta bide bat haien artean; bide horrixe jarraitu behar diogu. Jarraian, 20 bat metrora, gora, eskuinaldera egiten duen bidea aurkituko dugu, ibilbidean barrena eramango gaituena.

Gure aholkua, ordea, Zestoatik abiatzea da. Bertan, Arocena hotelaren parean kokatu behar da, errepidea lurpeko igarobidetik gurutzatu eta gora egiten duen bidean aurrera jarraitu. Ermita txiki batera heltzean, Akoako bailara bitxian egongo gara. Bertan, ezkerreko bidea hartu behar da eta, metro batzuen buruan, ezkerretara egin behar da berriro ere, Ertxiñara doan bidexkan gora.

Gainetik hurbil dagoen muinora iritsi ondoren, merezi du pixka bat desbideratu eta gora igotzea, Izarraizko mendigunearen gaineko ikuspegirik onenetakoa baitago gailurrean; hala ere, kontuan izan beharra dago ez dagoela gailurrera doan bide argirik. Aizarnazabaleranzko bidea pixkana-pixkana jaisten da Lizasoetaundi baserrirantz eta, bertan, inguruaren eta herriaren beraren gaineko ikuspegi ederrak daude. Herria ere ber-bertan dago.

Aizarna hirigune txikia da, Zestoatik hiru kilometrora dago, eta beren nortasunari eta tradizioei eusten asmatu duen bakarretakoa da; herriko festak dira horren adierazgarri. Oso ingurune atseginean dago kokatuta, eta leku ezin hobea da mendian ibiltzeko. Izan ere, aurrez azaldutako ibilbideez gain, beste bidexka interesgarri bat dago (PR-Gi 40), herria inguruko baserriekin eta Santa Engraziko ermitarekin komunikatzen duena; bidexkatik gora egin ahala, Aizarna irteerarik gabeko bailara batean dagoela ohartzen gara -geologian, "polje" zena du fenomeno horrek-, eta, bitxikeria moduan, kanpandorreari buruzko xehetasun bat aipatu beharra dago: bere kokalekutik nabarmen bereizita dagoen harri bat dago bertan, aurreko alde osotik irteten dena, eta duela hainbat urte ermita jo zuen tximista baten ondorio da, hain zuzen ere. Gain horretatiko ikuspegia atsegina da zinez, eta leku berera behin eta berriz itzultzera bultzatzen gaitu bisitariok.

Bailaran behera begiratuz gero, ezkerretara Izarraizko mendigunea dago, Ernio mendia atzean, eta Granada erreka eta Altzolaratseko aran bakartia (Pagoetako Natur Parkerako atea) eskuinetara; denborak aurrera egin arren, bere izaera mantendu duen Gipuzkoako bailara urrietako bat da, eta bi burdinola daude bertan: hondakinak besterik ez dira gaur egun, baina burdinak Erdi Aroaz geroztik inguruan izan duen garrantziaren adierazgarri dira.

 

Zestoa Aizarnazabal

Dokumentuak deskargatu

Zestoa - Aizarnazabal [pdf]

Informazio osoa