Historia

Historia

  • Zabalera: 6’5 Km2
  • Biztanleria: 776
  • Jaiak:
    • Herriko jaiak: Samiel Jaiak irailak 29.
    • Zehtatz auzoa San Kristobal jaiak: uztailak 10.

Aizarnazabal udalerria Urola ibaiaren bi aldeetan zabaltzen da. Udalerria herriko parrokiaren inguruan batzen da neurri haundi batean. Kokagune estrategiko bat du udalerriak meandroaren balkoi natural moduan.

Aizarnazabal garai batetan Ibañarrietatik Aia eta Zarautzeruntz zihoan bidegurutz batetan dago kokaturik. Ibiak erraz kontrolatzen dira parrokiako goragunetik. Zubiak beranduagokoak dira, hasera batetan egurrezkoak eta beranduago harrizkoak. Zubialdekoak errabal txiki baten sorkuntzari eman zion bide. Ohizko zubi honetz gain beste 6 begiko zubi bat dao utzita Zestoako herriaren mugatik gertu. Zubi hauen kontrapuntua Txiriboga auzoan dagoen zubiak jartzen du, herrirako sarrerako gaur egungo zubi berriak.

ZubialdeZubialdeko zubia

Zubi-zaharraZubi zaharra (Iraetako zubia)

TxiribogaEtxabeko zubia

Herriko kaxkoaz gain Zubialde auzoa, Etxabe auzoa, San Kristobal auzoak eta Mendi txiki auzoak osatzen dute udalerria.

Sententzi honetan Aizarnazabal Zumaiaren menpe izendatu zuten, baina konforme ez sententziarekin eta hainbat saiakera egingo ditu Zestoarekin bat egiteko.

1470ean Hernanin ospaturiko Probintziko Batzar Orokorretan 1388ko sententzia berretsi zuten. Hala eta guztiz ere Aizarnazabalek bere burujabetza lortzeko ahalegin ugari egin zituen.

1813ko ekaineko 23ko dekretuak zionez 700 biztanle zituzten nukleoak hiribildu izan zitezkeen eta dekretu honi helduz Oikiak eta Aizarnazabalek bat egin zuten herri independente izatea lortzeko. Zumaiak berehala kontrajarri zen hau ez zela egia aldarrikatuz, ez zutela osatzen 700 biztanle. Aldarrikapen honen aurrean Ibañarrietarekin bat egin eta beren helburua lortzen dute.

Aizarnazabal udal izendatuko da 1861ean.

 

Hirigunea

Udala

Hirigunea herriko parrokiak, udaletxea eta eraikin tradizional batzuk osatzen dute.

Mikel Goiangeruaren parroquia itxura trinkokua du, pareta itxuekin. XVI. mendeko eraikina da. Nave bakarra du hiru tramoekin eta eta bi kapilla aldamenetan. Abside karratua eta bóvedas de… Aldameneko kapillak kañoi erdiko bobedak dituzte. Sarrera umila, xoila du, erdipuntuko arkuduna.

Dorrea XVII mendean eraiki zen.

Barnekaldean, erdiaro itxurako hileta harlauza bat dago orman sarturik. Goikaldean San Pedroren ikurra, eta behekaldean armarria, hau dena, sokadun marraz inguraturik.

Udaletxea oso berria da. 1954ean altza zen, eta herriko etxeen estilu tradizionala jarraitzen du.

 

Udal-barruti

Zubialde

Herriaren behekaldean kokatzen da Urola ibaia gurutzatzen duen zubi batek bereizten duelarik herria eta auzoa.

Etxabe Auzoa

Ibaiaren ibar batetan kokatzen da. Etxabe eta Etxabe Goikoa baserriak auzoari izena ematen diote eta arkitektonikoki auzoaren eredugarrienak dira. Lehenak landa jauregi izaera du. Armarri dun oinetxea da. XVI. Mendean aipatzen da lehenengoz dokumentuetan.

Etxabe Goikoa, berriz, arkitektonikoki aintzintasuna adierazten duten osagai gehiago ditu: puntadun arkuko ateak, turuta-itxuradun lehioak. Dudarik gabek udalerriko oinetxerik famatuena da. Bere ondasunen artean errotak eta burdinolak aipatzen dira.

Baltasar de Echave margolaria, mejikar pinturaren sortzailetzat hartu izan denak, etxe honetan jaio zen XVI. Mendean. Juan de Juanes bezela ezagutzen zen artisten munduan. Isabel de Ibiare zuen emazte, hau ere, margolari bikaina, La zumayana goitizenez ezagutzen zena. Mejikon bizi izan ziren biak XVI.mende amaieratik.

Baserri

baserri

eliza

Saiatz Auzoa

San Kristobal ermita da auzoaren osagai esanguratzuena.

Inguruko baserri tradizionalen artan San Kristobal baserria, Erlatua Goikoa eta Enbil daude. Azken hau herritarren artean herriko baserririk zaharrenetarikoa bezela ezagutzen delarik.

Aitristain baserria da aipamen berezi egin beharreko solaiura. XVII. Mendean berreraiki zen, haserako eraikinaren solairua mantendu zelarik. Armarria due eta hiru arkuko sarrera bikaina.

Iturria: GUIA HISTORICO MONUMENTAL DE GIPUZKOA publicada por la Diputación Foral de Gipuzkoa en el año 1992.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Historia [pdf]

 

Udaletxe eta pilotatokiaren inaugurazioa

Aizarnazabalgo Udaletxe berria eta Atari Soro pilotatoki estalia, 1988ko martxoaren 14ean inauguratu ziren.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatu Nagusia Imanol Murua eta herriko Alkatea Manuel Sagarna izan ziren agintariak.

1954ko ekainaren 25ean Aizarnazabalek “UDALETXE berria inauguratu” zuen, suteraren ondoren eraikitakoa.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Deia [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

UDALETXE berria inaugurazioa [doc]