Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)ri buruz

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)ri buruz

Aizarnazabalgo Udalak, Otsailaren 21ean Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)ri buruzko hitzaldia eman zuen Lauburuko proiekzio gelan.

EIT txosten tekniko bat da, eta bertan eraikinaren azterketa bisuala egin ondoren bere kontserbazio egoera eta dituen akatsak azaltzen dira. Txosten horretan, ikusitako gabeziak konpontzeko behar diren obren proposamena ere egiten da.Indarrean dagoen legediaren arabera, 50 urte baino gehiago dituzten eraikinetan egin behar da EIT txostena eta 2018ko ekainaren 27a baino lehen aurkeztu beharko da Udalean.