Eraikin historikoak
Eraikin historikoak
Udala
Herriko Plaza, 1.
1954 an egindako eraikina da.
Bi plantako oinazal karratuko erakina da herriko Udala. Lau “uretara” (lau aldera) estalitako teilazko teilatua du.
Beheko plantan harrizko, arkitekturan sillería deritzaion, erdi puntuko 3 arkuk osatzen dute sarrera. Lehenengo solairuan berriz hiru lehio eta hauek biltzen dituen balkoia dira nabarmen.
Mikel goiangeruaren eliza
Herriko Plaza, 6.
XVI mendean egin zen Erdi Aroko beste baten ondarre gainean, eta XVII eta XVIII mendeetan burutu eta handitu zuten.
Oso toki estrategikoan dago eta oso sendoa da, ia baorik batere gabea.
Saiatzko San Kristobal ermita
Saiatz Auzoa.
Oinazal erretangularko eraikina. Eraikun rustiko multzo baten barnean kokatua dago eta kanpandorre txiki errustiko batek bereizten du beste eraikinetatik. Arku puntadun sarrera dobelatua edo adintelatua deritzana ere. Ponte interesgarria eta XVI. Mendeko erretaula Kristobal deunaren taila bitxi batekin.
Atristain baserria
Saiatz Auzoa.
Izatez landa jauregi bikaina da. Oinplano karratua du, hiru solairu ditu eta teilatua lau isurikoa da. Aurreko aldean arkupea du, puntu erdiko hiru arkuz osatua. Solairu tarteetan hareharri landuko platabandak ditu eta erdi parean armarria. Ezaugarri horiek, zurezkoa duen egitura eta barrualdeko egurrezko pieza batzuk lantzeko eta kontuan hartua, eite barrokokoa eta XVII mendearen amaiera aldekoa dela esan dezakegu.
Etxabe palazio baserria
Etxabe Auzoa.
Oinplanoa karrauta du eta teilatua bi isurikoa. XVI mendeko jatorrizko baserriaren lau ormak eta zurezko egitura nagusia ia oso-osorik ditu oraindik ere.
Hala kanpoko aldean garai hartako lekukoak dira arku zorrotzeko eta puntu erdiko ate dobeladunak, leiho ojibal txikiak, gezi leiho txaranbelatuak, etb.
Barruan, berriz, harrigarriak dira lau zutoin haundi bezain sendoak, pieza bakarreko haritz enborrez eginak eta etxea behetik goraino zeharkatzen dutenak. Habe luzeko tolare zahar baten pieza batzuk ere geratzen dira.