Azpiazuko artea
Azpiazuko artea
Hosto berde ilunek eta adaburu biribil eta bete-beteak ikusgai uzten dute arte hau dagoen zelai uhinduan. Inguruan hazten ari diren frutarbolekin, argi geratzen da zuhaitz honen benetako tamaina.
Artearen azpian babestu eta gorantz begiratuz gero, zuhaitzaren mila adar txiki, haundi eta hostoak ikus daitezke, eta baso itxia bailitz, sortu duten sare trinkoa. Auskalo zenbat uso eta usapal babestu diren zuhaitzaren adarretan eta bere ezkurrez elikatu.
Lekumena
Arte hori Azpiazu baserriko lurretan dago, eskerrik asko ingurua errespetatzeagatik.
