Alaitsu dantza taldea

Alaitsu dantza taldea

Historia

Alaitsu

Lehenagotik ere beste dantza talde edo ikastarorik egon bada ere, gaur egun ezagutzen den Alaitsu dantza taldea, 1980ko hamarkadan sortu zen. Orduz geroztik, etenik gabe, eta bere gorabeherekin, urtero antolatu dira haurrentzat dantza ikastaroak.

Euskal dantza tradizionala oinarri izanik, dantzaz gozatuz gorputza mugitzea da gure ikastaroen ardatza. Hona  hemen dantzen diren zenbait dantzen adibideak:

  • fandangoa,
  • arin-arina,
  • agurra,
  • San Joan dantza,
  • sorgin dantza,
  • Iparraldeko hainbat dantza

Dantza tradizionalak lantzea eta irakastea oinarri izan arren, herrian ospatzen diren jai ezberdinetarako hainbat koreografia berri ere lantzen dira. Honekin guztiarekin herritarrei gure kulturarekiko lotura zuzena eskainiz; haurrei modu erakargarri batean euskal dantzaren tradizioa txertatzea dugu helburu.

Dantza taldea sortu denetik hainbat irakasle ezberdinek hartu izan dute lekukoa. 2013/14 ikasturtea, berrikuntza nabarmen batekin hasi zen: lehenengo aldiz helduen talde bat osatu zen dantza taldeari aniztasuna emanez. Azken urteetan osasuntsu dago gure dantza taldea, guztira 45 ikasleko langa gainditu dugularik.

Alaitsu taldea

Emanaldiak

Ihauteriak

  • Gaiari lotutako koreografia landuko da.
  • Sorkuntza landuz.
  • Guztiei zuzendua.
  • Dantza talde guztiak parte hartzen du.

Maiatza

  • Udaberriko emanaldia.

San Juan bezpera

  • Suaren inguruko dantzak.

 

Datorren kurtsoko ordutegi eta tarifak

Entseguak

ORDUTEGIA ASTEARTEA OSTEGUNA
17:00/18:00 10-12 urteko haurrak 8-10 urteko haurrak
18:00/19:00 5-7 urteko haurrak 7-8 urteko haurrak
21:00/22:00 helduen taldea helduen taldea

 

Tarifak

Hileko kuota: 10€

Oharrak

Dantza taldean izena eman nahi dutenek jarri harremanetan:

 

Alaitsu taldea