Web edukia bistaratu

Adiskide bertso elkartea

Bertso eskola

Adiskide bertso elkartea 1998. urtean herritar talde batek sorturiko irabazi asmorik gabeko elkartea da. Herrian bertsolaritza sustatzea izan da elkartearen helburua.

Bertsolaritzaz haratago, antzerkiarekin eta kultura berarekin elkarlanean aritu gara eta gabiltza egun ere. Helburu hori lortu dugula iruditzen zaigu, eta horretan dihardugu, urtero hiru bertso jarduera antolatuz: festetako bertso jaialdia, urtarrileko bertso afaria eta santa eskeko eguna.

Hauetaz gain, beste hainbat jardueratan ere hartzen dugu parte: bertso antzerkiak, txapelketarako autobus zerbitzua jartzen, bertsoren batzuk behar dituenari idazten... Urte askotan bertso eskola bezala lanean aritu gara, herriko haurrei irakasten.

Orain, eskola izaera baino elkarte izaera dugula esan genezake. 5-6 laguneko taldea elkartzen gara, noizean behin bertsotarako, eta tokatzen denean aurrez aipaturiko ekintza horiek prestatzen. Gure egoitza udaletxeko beheko aretoan dago. Bertan eskuragarri ditu herritarrak bertsolaritzaren inguruko hainbat liburu.