Berriak
Atzealdea Zer berri uztaila
2026·07·01

Gaiak
San Kristobalak
- Auzo afarirako txartelak salgai UZTARRIN egongo dira.
- Ekainak 26 tik uztailaren 5era.
Aizarnazabal biziberritzen - Bilera deialdia
Bilera ireki batera gonbidatu nahi zaituztegu berriz gure herriaren etorkizuna denon artean eraikitzeko beharrari tiraka. Badira hilabete batzuk barrura begira ibili garenak eta honen arrazoiak zein diren eta aurrera begirako asmoei buruz hitz egitea gustatuko litzaiguke. Beste behin ere, bilera honen helburua herrian kezka sortzen duten gaiak partekatzea, iritziak trukatzea eta elkarrekin irtenbideak bilatzea da.
Denon iritziak eta ahotsak garrantzitsuak dira eta horregatik animatzen zaituztegu datorren uztailaren 15ean, asteazkena, zahar-etxe kanpoaldean egingo dugun bileran parte hartzera. Zuen parte-hartzea eskertuko dugu, guztion ekarpenak garrantzitsuak direlako. Elkar ikusiko dugulakoan.
KZ-Guneko begiralearen bisita eguna
Uztailean Kz-gunean begiralearen bisita eguna honoko izango da:
- Uztailak 20, astelehena.
- Ordua: 11:15-13:00.
Kz-guneko ikastaroak egin nahi duenak postaz edo telefonoz eskuratu dezake informazioa:
- Postaz: tutor.aizarnazabal@kzgunea.net.
- Telefonoz: 945 062 555.
Desfibrilagailua erabiltzen ikasteko ikastaroa
Osakidetzak eta udalak desfibrilagailua erabiltzen ikasteko bi ikastaro antolatu dituzte. Bata uztailean izango da eta beste udazkenean. Bertan parte hartu nahi dutenak egun eta orduan azaldu besterik ez dute.
- Eguna: uztailak 22, asteazkena.
- Ordua: 9:30etan.
- Lekua: Lauburuko lehenengo solairuko gela balionitza.
