Berriak

Zer berri uztaila

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...

2024·06·28


Gaiak

Osasun zentroko udako ordutegia

Aizarnazabalgo Osasun Zentroak ondorengo ordutegia izango du udan:

  • Astelehena, asteazkena eta ostirala: 8:00etatik 9:30etara.
  • Asteartea eta osteguna: itxita.

Oharra: Txanda hartu behar da. Horretarako deitu 943 89 70 80 zenbakira

 

IX. Sagardo eguna

Samiel jaien barruan, herritarrek parte hartzeko jarraian aipatzen diren ekintzak antolatu nahi dira. Aurrera ateratzeko ezinbestekoa da zuen parte hartzea, beraz, izena ematera animatzen zaituztegu.

Izena emateko azken eguna: irailak 1

Herri kirol eta bestelako jokuak

  • Euskal Jai egunean, irailaren 21ean izango da, goizean. Auzo edota kale ezberdinetan bizi diren herritarrek osatuko dute taldea eta elkar lehiatuko dira.
  • Jokoak zehazteko daude, baita talde bakoitzaren partaide kopurua, izena ematearen araberakoa izango da.
  • 14 urtetik gorakoek hartu dezakete parte.
  • Izena ematea liburutegian.

Tanborrada

  • Euskal jai egunean ospatuko da, irailaren 21ean, 22:30etan hasita.
  • Entseguak irailean izango dira , zehazteko dago eguna eta ordutegia.
  • 14 urtetik gorakoek hartu dezakete parte.
  • Izena ematea: liburutegian edo 678 83 12 68 zenbakira whatsapa idatzi.

Konparsa

  • Irailaren 27an, ostirala, herri afariaren ondoren izango da.
  • Lehen entsegu orokorra uztailaren 27an izango da eguerdiko 12:00etan.
    Ondorengoak irailean egingo dira , zehazteko dago eguna eta ordutegia.
    Mikelo izango da irakaslea.
  • 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte.
  • Izena ematea liburutegian.

Aurrerago kartelak zabalduko dira herrian informazio gehiagorekin.

 

Zumba klaseak

Urritik aurrera Zumbako klaseak berriro hasiko dira, astearte eta ostiraletan 18:00etatik 18:45etara.

Interesaturik egon ezkero harremanetan ipini telefono honetan 690 28 80 51

 

Yoga klaseak

Urritik aurrera Yogako klaseak hasi dira, astelehenetan 18:30etatik 20:00etara.

Izena eman nahi duenak telefono honetan egin dezake: 676 89 64 30.

 


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...