Berriak
Atzealdea

Zer berri urtarrila

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...

2024·01·03


Gaiak

1. Errege kabalgata

Urtarrilaren 5ean ospatuko da errege kabalgata. Egun guztian zehar goizetik hasi eta arratsaldeko 18:30ak arte eskutitzak botatzeko aukera egongo da udaletxe azpian jarriko den postontzian. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da errege kabalgata.

Oharra:

  • Kale-mozketa. Ezingo da kabalgataren ibilbidean kotxerik ibili desfileak irauten duen bitartean.
  • Baltasar Etxabe kaleko zenbait aparkalekuetan ezingo da aparkatu desfilea bukatu bitartean. Udalak egunean bertan aparkaleku horietan seinaleak jarriko ditu.

2. Koxinatu sukaldaritza tailerra

Sukaldaritza agroekologiko eta begetarianorako ikastarorako badugu eguna; Urtarrilaren 11an arratsaldeko 17:30etan izango da Soziedade Zaharrean. Norberak eraman beharrekoa: tabla, amantala, barazkiak mozteko labana eta sukaldeko trapua.

3. Samiel jaien antolakuntza bilera

Urtarrilaren 11an arratsaldeko 18:00etan udaletxeko bilera aretoan izango da 2024ko jaien antolakuntzarako lehen bilera.

Herritar zein elkarte/eragile guztiok gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera.

4. Mikel elkarteak bazkideak behar ditu!

Egungo elkarteen egoera onena ez izatearen jakitun, Mikel Elkartea ere mugaraino iritsi da. Urtez urte kosta egiten da gastuak berdintzea eta martxa honekin ez diote bide luzerik ikusten. Horretarako ezinbestekoa da bazkide kopurua igotzea.

Jakin eraberritze lanetan hastekoak direla elkarteari beste itxura bat emateko asmoz. Zabaldu lagun, familiarteko, ezagun eta abarren artean eta EGIN BAZKIDE!

  • P.d: Bazkide egitea DOAKOA da.
  • Kontakturako: 680 696 724 (Markel)

5. KZguneko begiralearen bisita

Urtarrilaren 19an goizeko 9:00etatik 13:00etara izango da KZguneko begiralearen bisita.

Hitzordua hartzeko: https://www.kzgunea.eus/es/cita-previa edo 945 062 555 zenbakira deituta.


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...