Berriak
Atzealdea Zer berri otsaila
2026·01·27

Gaiak
Kandelaria eta San Blas ospakizunak
Datozen egunetan Kandelaria eta San Blas egunak izango ditugu. Kandela eta janariaren bedeinkazioak, otsailaren 1ean, datorren igandeko mezan 12:30etan egingo dira.
“Irabazi arte” telesailaren emanaldia
5. denboraldiaren 1.go atala.
- Eguna: otsailak 1, igandea.
- Ordua: 18:00ak.
- Lekua: Lauburun.
Santa Ageda eskea
Urtero bezala, aurten ere Santa Ageda eguna ospatuko da larunbat honetan, otsailaren 7an, goizeko 09:00tatik aurrera.
Aurten ere haurrentzat izango da parte hartzeko aukera. 16:15ak aldera udaletxe aurrean bilduko da taldearekin, baserritarrez jantzita. 18:30 bitartean Zubialden ibiliko da taldea Santa Eskean eta hortik aurrera berriz ere helduen taldeak Muitza aldera jarraituko du.
Helduen ardurapean etortzea komeni da, taldea handi xamarra izango delako. Animatu!!!!!!
Odol ematea
Otsailak 4ean, arratsaldeko 16:30etan hasi eta 20:30ak bitartean, izango da aurtengo gure herrian lehenengo odol ateraketa saioa.
Aurrez hitzordua hartu behar da www.gotatanta.eus webgunean edo 943 007 884 zenbakira deituz.
Maskara tailerra
Inauterietara begira Gure Plazatxo!-tik herriko haurrei maskara tailerra antolatu du otsailaren 6an. HH eta LH-ko umeei dago zuzendua. Parte hartu nahi dutenak liburutegian eman dezakete izena otsailak 2a bitartean.
Mus txapelketa gaztetxean
Adiskide Gaztetxeak mus txapelketa antolatu du otsailak 6an ,ostirala. Izenematea 22:00etatik 22:30etara bitartean izango da. Hasiera 22:30ean emango zaio txapelketari eta hainbat sari izango da jokoan.
Samiel jaien antolakuntza bilera
Otsailaren 11ean arratsaldeko 18:00etan Lauburuko bilera gelan ospatuko da 2026ko Samiel Txiki eguna eta Samiel jaiak antolatzeko lehen bilera.
Inauteriak
Otsailak 13an, Inauteriak ospatuko dira herrian. Hauxe da Alaitsu musika eta dantza eskola elkarteak antolatu duen egitaraua:
- Arratsaldeko 17:30etan, Alaitsu eskolakoen kalejira.
- Kalejira amaitzean 18:00ak inguruan, dantza emanaldiak.
Hauster eguna
Otsailaren 18an , asteazkena, Hauster Eguna ospatzen da. Egun honetako elizkizuna arratsaldeko 17:30etan izango da.
Familia ugarientzat hobariak eskatzeko epea
2025eko Abenduaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ondorengo informazioa:
- Familia ugarientzako hobariak. Hobari hauek eskateko epea otsailaren 28a bitartekoa da.
- Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko informazioa ere ale berberan dago.
Informazio hori agertzen den boletin osoa kontsultatu nahi duen norbait egonez gero, jakinarazi 2025eko abenduaren 10ean, asteazkenean, argitaratutakoa dela.
Su-egurraren eskaera
Su egurra jaso nahi dutenak udaletxean jakinarazi behar dute otsailak 2etik otsailak 6ra bitartean.
“Gipuzkoako herriartekoa” bertso lehiaketa
Otsailaren 20an ospatuko “Gipuzkoako Herriarteko” bertso lehiaketa. Astelehenean jarriko dira Uztarrin.
