Berriak

Atzealdea Zer berri otsaila

Otsaileko ekitaldi aipagarriak

2025·02·04


 

Gaiak

Santa Ageda eskea

El dia 1 de febrero se celebrará el día de Santa Ageda. Comenzará a las 09:00 y se alargara hasta al anochecer. Este año tambien participaran los niños.

  • Urtero bezala, aurten ere Santa Ageda eguna ospatuko da larunbat honetan, otsailaren 1an, goizeko 09:00tatik aurrera.
  • Aurten ere haurrentzat izango da parte hartzeko aukera. 16:15ak aldera udaletxe aurrean bilduko da taldearekin, baserritarrez jantzita. 18:30 bitartean Zubialden ibiliko da taldea Santa Eskean eta hortik aurrera berriz ere helduen taldeak Muitza aldera jarraituko du.
  • Helduen ardurapean etortzea komeni da, taldea handi xamarra izango delako.

Animatu!!!!!!

 

 

Kandelaria eta San Blas ospakizunak

La celebración del día de Candelaria y San Blas se realizará en la misa del domingo a las 12:30.

  • Datozen egunetan Kandelaria eta San Blas egunak izango ditugu. Kandela eta janariaren bedeinkazioak, otsailaren 2an, datorren igandeko mezan 12:30etan egingo dira.

 

 

Odol ematea

El diá 5 de febrero se realizara la primera extracción de sangre de 16:30 a las 20:30. Hay que coger cita previa bien por la pagina web www.gotatanta.eus o llamando al 943 007884.

  • Otsailak 5ean, arratsaldeko 16:30etan hasi eta 20:30ak bitartean, izango da aurtengo gure herrian lehenengo odol ateraketa saioa.
  • Aurrez hitzordua hartu behar da www.gotatanta.eus webgunean edo 943 007884 zenbakira deituz.

 

 

Hitzaldia: Gazteak eta pantailen erabilera

El 5 de febrero, a las 18:00 de la tarde, en la sala de proyecciones de Lauburu, la Asociación de Padres y Madres de Aizarnazabal ha organizado una charla sobre “Jóvenes y uso de pantallas”.La ponente la experta en el tema Miren Ros.

  • Otsailaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan, Lauburuko proiekzio gelan “Gazteak eta pantaillen erabilera” gaitzat duen hitzaldia antolatu du Aizarnazabalgo Guraso Elkarteak.
  • Hizlaria Miren Ros izango da, gai hauetan aditua.

 

 

Udalekuen aurrematrikula

Se abre las fecha para la “prematricula” de los udalekus, desde el 1 de febrero hasta hasta el 14 de febrero, en la biblioteca. Esta “prematricula” no garantiza la obligatoria organizacion de los udalekus, dependiendo de los resultados.

  • Uztailean udaleku irekiak antolatzea aurrikusten da, zehazki uztaileko lehenengo hiru asteak, uztailaren 1etik 18ra.
  • Hau dela eta aurrematrikula epe bat ireki da, otsailaren 1etatik 14a bitartean. Aurrematrikula orriak liburutegian daude eskuragarri.
  • Gizarte egoera, eta aisialdi ohiturak aldatzen ari dira, eta udal txiki garenez eskaintzen zaizkigun baliabideak ere murriztu egin dira. Beraz ezinbestekoa da udalak jakinaraztea “aurrematrikula” fase hau egoera aztertzeko erabiliko dela, hau da, honek ez duela bermatuko udalekuen antolakuntza. Aztertu eta emaitzen arabera erabakiko da aurrera egin ala ez. Kasu honetan beste bide batzuk lantzeko beharra ikusten du udalak gurasoekin elkarlanean.

 

 

Gure Borda elkartearen urteko batzarra

Reunión anual de la sociedad Gure Borda el dia 9 de febrero.

  • Otsailaren 9an izango da Gure Bordako urteko batzarra. Lehenengo deialdia goizeko 9:30etan izango da; bigarren deialdia 10:00etan.
  • Gai ordena: aurreko urteko akta onartu; urteko diru gora beherak azaldu; junta berritzea; galderak eta proposamenak.
  • Bilera etortzen ez den bazkideak ez badu justifikatzen 25€ko isuna izango du.Bestalde egun horretarako negatiboan dituzuen diru poltsak zuzentzea eskatzen da. Kuotak helbideratuta dituzuen bazkideak mesedez izenak eta norberaren zenbakiak eguneratzea eskatzen da.

 

 

Kafe tertulia: euskararen markoaren aurkezpena

Euskera e interculturalidad en Aizarnazabal: ¿qué y cómo podemos hacerlo? Tertulia de café el lunes 10 de febrero en el Hogar del Jubilado Indamendi, de 16:00 a 17:30 horas.

  • Euskara eta kulturartekotasuna Aizarnazabalen: zer eta nola egin dezakegu?” kafe tertulia izango dugu otsailaren 10ean, astelehena, Indamendi Zahar Etxean, 16:00etatik 17:30era.
  • Hiru urte igaro dira herrian kulturartekotasunaz hitz egiten eta lehen pausoak ematen hasi ginenetik. Asko egin dugu, baina askoz gehiago egiteko aukera dugu. Nolako herria nahi dugu? Zer dugu hobetzeko? Nola mantendu dezakegu Aizarnazabal euskaldun?
  • UEMAk gidatuta, herriko datuak ezagutu, eginikoak errepasatu eta gurea bezalako udalerrietako esperientziak ezagutuko ditugu. Ondoren, kafeak eta pastak lagunduta, herritarren txanda izango da. Gure ideiak bilduko ditugu, Aizarnazabalerako bideorria marrazteko.

Gonbidatuta zaude zu ere!

 

 

TEK energia komunitarioaren inguruko ikastaroa

El ayuntamiento ha organizado un curso express sobre la comunidad y la utilización de la energia el dia 12 de febrero a las 18:00horas en la sala de proyección del Lauburu.

  • Tek Aizarnazabalgo energia komunitarioaren inguruko ikastaro labur bat antolatu du udalak.

 

 

Samiel jaien antolakuntza bilera

Reunión el día 13 de febrero a las 18:00 horas para la organizacion de fiestas de este 2025 en la sala del ayuntamiento.

  • Otsailaren 13ean arratsaldeko 18:00etan udaletxeko bilera aretoan izango da 2025ko jaien antolakuntzarako lehenengo bilera.

 

 

Irabazi Arte telesaila

  • Otsailaren 16an, arratsaldeko 17:00etan, “Irabazi arte” telesailaren 4. denboraldiaren 1.go atala eskainiko da Lauburuko proiekzio gelan.

 

 

KZ-Guneko begiralearen bisita eguna

Visita del monitor del Kz-gunea el dia 12 de febrero, desde las 09:00 hasta la 13:00.

  • Otsailaren 21ean izango da goizeko 9:00etatik 13:00etara.

 

 

Maskara tailerra

Gure Plaza txo! está organizando un taller de máscaras de cara a los carnavales.

  • Inauterietara begira Gure Plaza txo!-tik herriko haurrei maskara tailerra antolatzeko asmotan dabil.
  • Non: Herriko frontoi estalian.
  • Noiz: Otsailaren 21ean izango da, arratsaldean.
  • HH eta LH6: 16:35 - 17:35 | LH1 eta 2: 17:35 - 18:35 | LH3, 4 eta 5: 18:35 - 19:35.
  • Izen-ematea: Liburutegian otsailaren 14a baino lehen.
  • HH-ko haurrak guraso edo heldu batez lagunduak joan beharko dira.

 

 

2025eko hobariak eskatzeko epea

Según las Ordenanzas Fiscales que entraron en vigor el 1 de enero de 2025 (B.O.G. 27 de diciembre de 2024) hasta el 31 de marzo se puede presentar en las oficinas municipales la BONIFICACION del “Impuesto sobre Bienes Inmuebles” y del “Impuesto sobre Vehículos de Tracción Mecánica”.

  • 2025eko urtarrilak 1ean indarrean sartu diren Ordenantza Fiskalen arabera (G.A.O. 2024ko abenduaren 27) martxoaren 31 arte aurkeztu daiteke Udal bulegoetan“ Ondasun Higiezinen gaineko zerga” eta “Trakzio mekanikoen ibilgailuen gaineko zerga” ren HOBARIA.

 

 

Tailerra: Ongizate emozionala eta autozaintza

El Departamento de Asuntos sociales ha organizado un taller de “Autocuidado y Bienestar emocional”. Se compone de 6 sesiones cada 15 dias. Los interesados pueden inscribirse bien a través del liburutegia@aizarnazabal.eus o bien llamando al 943 147761.

  • Udaleko Gizarte ongizate sailak “Ongizate emozionala eta autozaintza” tailerra antolatu du. Tailerra 6 saioez osatzen da, 15 egunetik behin tartekatuko direlarik saioak.
  • Parte hartu nahi duzuenok otsailaren 17arte duzue liburutegia@aizarnazabal.eus emailara idatziz ala 943 147761 zenbakira deituz.

 

 

Su egurraren eskaera

Las solicitudes para pedir leña estan abiertas hasta el 14 de febrero en el Ayuntamiento.

  • Su egurra jaso nahi dutenak izena eman dezakete otsailak 14arte udaletxean.

 

 

Zer Berri online soilik jasotzeko aukera

Las personas que deseen recibir Zer Berri via Telegram, que lo notifiquen el la biblioteca bien a traves de mail o llamando al mismo.

  • Zer Berri paperean jaso nahi ez dutenak online soilik, telegram bidez, jaso dezakete.
  • Aukera hau egin nahi duten herritarrak liburutegia@aizarnazabal.eus emailera idatziz jakinarazi behar dezute edo 943 147761 zenbakira deituz.
  • Bertan zehaztu beharreko datuak izen abizenak eta etxearen helbidea (kalea, zenbakia, pisua eta eskua).

 

 


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...