Berriak

Atzealdea Zer berri martxoa

Martxoko ekitaldi aipagarriak

2026·03·02


 

Gaiak

Udalekuen izenematea

Udalekuen izenemate epea irekiko da. Martxoak 2a eta 9a bitartean egin ahal izango da. Izenemate orriak liburutegian daude eskuragai. Helburua udalekuetan parte hatzeko interesa duten umeen kopurua zehaztea da ondoren gaia aztertu ahal izateko.

 

 

Betion Gizarte Zerbitzuen aurkezpena eta erorketen inguruko tailerra

Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzak eta udalak elkarlanean zehazki gure herriari zuzendurik ondorengo zerbitzuaren aurkezpena eta gaiak landuko dute:

  • Gaia: Betion Zerbitzu Sozialen Aurkezpena.
  • Ikastaroa: erorketen ikastaroa.
  • Martxoak 6, ostirala: goizeko 10:00etan Lauburuko 1º solairuan.
 

 

 

Binakako txapelketa

  • Eguna: martxoak 6.
  • Lekua: Atari Soro pilotalekua.
  • Sarrera: 5 €.
  • Sagardui-Etxeberria vs Arruti-Alberro.
  • Oskoz-Arrastia vs Gomez-Agirre.
 

 

 

“Gipuzkoako Herriartekoa” finalerdiak

“Gipuzkoako Herriarteko” finalerdiak martxoak 6, ostirala, Zarautzen 19:00etatik aurrera ospatuko da. Sarrerak bertan izango dira salgai.

 

 

Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an emakumeen eguna ospatzen den honetan Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak ondorengo ekintzak antolatu ditu:

  • Martxoak 6: “Putaren bakarrizketa eroetxean”, 19:00etan Zahar Etxean.
  • Martxoak 8, igandea: elkartaratzea udaletxea aurrean 12:30etan.
 

 

 

Samiel jaien antolakuntza bilera

  • Martxoaren 11ean, asteazkena, Lauburuko bilera gelan arratsaldeko 18:00etan.
 

 

 

KZ-Guneko begiralearen bisita

Martxoko bisita eguna honakoa izano da:

 

 

 

Ipuin kontaketa ikastaroa

Irakurketa suspertzeko lanetan hasteko asmoz ondorengo proposamena luzatzen da liburutegitik parte hartu nahi duen guztiari, heldu, guraso, gazte, gaztetxo…. Urte luzeetan Zarautzko Sanz-Eneako haur liburutegian umeei ipuin eta liburuen kontaketa lanetan dabilen Miriam Mendozak eskeiniko du ipuinen inguruko ikastaro hau.

Ikastaroarn helburua partaideak haur literaturara hurbildu, ipuinen mundura, hauek kontatzeko moduetara eta ondoren praktikan jarri ahal izatea da. Behin parte hartu ondoren taldetxo bat osatzea litzake asmoa eta aldika adin ezberdinetako haur eta gaztetxoei ipuinak kontatu, eta dinamikak antolatzea da, haurrak irakurketara bultzatu eta gozatu ahal dezaten.

Bi orduko bi saioz osatzen da ikastaroa. Saioak astebukaerean izan beharko dute , larunbat goiza/arratsaldea edo igande goiza. Dohainik eta irekika izango dira. Hauek dira proposatzen diren egunak:

  • 1. saioa: martxoak 14 edo martxoak 15.
  • 2. saioa: martxoak 28 edo martxoak 29.
 

Lehenengo saioaren helburua ipuinen mundua partaideen eskura jartzea da; Bigarren saioa jasotakoa martxan jartzeko.

Interesa duzutenok izena eman ezazue martxoak 4a bitartean liburutegian.

 

 

Garizumako prestaketa ekintzak

Aste Santurako Garizuma aldi honetan antolatu diren prestaketa ekintzak honokoak dira:

  • Martxoak 18: arratseko 20:00etan, hitzaldia. Gaia: “Jesus jarraituz Garizuman”. Hizlaria: Borja Prieto.
  • Martxoak 25: arratseko 20:00etan, Aitortza.
 

 

 

24. Korrika

Gure herritik pasatzen ez bada ere punturik gertuena martxoaren 28a izango da arratsaldeko 17:00etan Zestoatik.

Udalak bere partaidetza dagokion kilometroa erosiz hartzen du.

 

 

Udal zerbitzuak

Udaletxeko udal bulegoan erreforma obrak bukatu ondoren Idazkaritza eta Alkatzetza udaletxean daude dagoeneko. Udal bulegoen ordutegiak hauek dira:

  • Herritarrentzat arreta ordutegia: 8:30etatik 14:30etara, astelehenetik ostiralera.
  • Alkatearekin hitzodua aurrez hartzeko ondorengo zenbakira deituz: 634 954 086.
  • Igogailuaen lanak oraindik bukatzear daude, ahalik eta lasterren amaitzea espero da.
 

 

 


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Martxoko ekitaldi aipagarriak.

 

Telegram kanala

Zer berri Aizarnazabalen

Ekitaldi aipagarrienak zure mugikorrean.