Berriak
Atzealdea Zer berri maiatza
2024·05·02
Gaiak
1. Lan eskaintza
Lan Eskaintza: Jardineritzako ofizial
Lanbidek eman duen diru laguntzaz baliatuz, Aizarnazabalgo Udalak, Jardineritzako ofizial bat kontratatuko du 12 hilabetez.
Hautagaien baldintzak:
Hautagaiak ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gazteagoa.
- Lanbiden inskribatuta egotea.
- Titulazioa: Goi- edo erdi-mailako heziketa-zikloak, batxilergoa.
- Gidatzeko baimena.
- Euskaraz mintzatzen jakitea baloratuko da.
Lanpontu honetarako eskaerak aurkezteko epea: 2024 maiatzean (6tik 17ra bihar barne). Lanbideren bidez.
Aukeraketa nola egingo den: Langilearen aukeraketa Lanbidek egingo du.
Lan Eskaintza: Udaleko eraikinen garbitzaile bat
Aizarnazabalgo Udalean, Udaleko eraikinen garbitzaile baten lanpostuan sortzen diren aldi baterako beharrak betetzeko an poltsa sortuko da.
Eskaerak egiteko epea:
Hautagaiak ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
Lanpontu honetarako eskaerak aurkezteko epea: 2024 maiatzean (1etik 10era bihar barne). Lanbideren bidez.
Aukeraketa nola egingo den: Langilearen aukeraketa Lanbidek egingo du.
2. Eraikinetako fatxadak birgaitzeko dirulaguntza
Aizarnazabalen kokatuak dauden eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru laguntzak onartu zituen 2024ko martxoaren 21ean Udaleko Osoko Bilkurak Oinarriak, 2024ko Apirilaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.
Baldintzak:
- Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 30a.
- Diru laguntza, kostuaren %25a izango da eta gehienez diru laguntza bakoitzeko 2.000 euroko kopurua izango da
3. Udalekuak. Matrikula
Udaleko irekietan parte hartzeko matrikulazio epea zabalduko da maiatzaren 6tik 17ra bitarte.
Aurrematrikularekin egin bezela, oraingoan matrikula orria bete beharko duzue.
Imprimakiak liburutegian egongo dira eskuragarri.
Bestalde, begirale moduan lan egin nahi duenak curriculuma bidali dezake mgabentura@gmail.com helbidera.
4. KZ Gunea
Begiralearen bisita:
- Eguna /Ordua: 2024/05/24 09:00 - 13:00
- Hitzordua hartzeko: tutor.aizarnazabal@kzgunea.net edo, jarraian dagoen telefono zenbakira deitu dezakezue: 945 062 555.
5. Elizako berriak
- Maiatzak 4 Gau ibilaldia Itziarrera.
- Maiatzak 5 Jaunartzeak. Datorren igandean, eguerdiko 12:30etako elizkizunean herriko zazpi haurrek lehenengo jaunartzea jasoko dute.
- Ekainak 1 Lurdesera erromesaldia.
- Bidaia + bazkaria: 65€
- Irteera: Goizeko 05:45etan Aizarnazabaldik.
- Izena ematea: Sakristian maiatzaren 26a arte
Maiatzak 8. Samiel txiki eguneko egitaraua
- 17:00: Herriko umeen krossa, adinka sailkatuta.
Ondoren domina banatuko zaie parte hartzen duten umeei. - 17:30: Meza
- 19:00: Dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik
Maiatzak 9. Euskara eta kulturartekotasuna
Arratsaldeko 17.30etan Mikel Elkartean elkartuko gara euskara eta kulturartekotasuna UEMArekin elkarlanean lantzen ari garen proiektuarekin jarraitzeko. Proiektuak herriko bizikidetza sustatzea du helburu, euskara erdigunean jarriz. Interesa duen orok parte har dezake.
Maiatzak 10. Alaitsuko dantzarien emanaldia
Alaitsuko dantzariek Samiel Txikitako emanaldia eskainiko dute 18:30etan herriko plazan
Maiatzak 10. Bertso afaria
Bertso afaria izango da maiatzaren 10ean 21:00etatik aurrera Mikel Elkartean.
- Bertsolariak: Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze
- Gai jartzailea: Aritz Hernandez (Larrume)
Sarrerak Uztarrin daude salgai (30€). Erosteko azken eguna maiatzaren 6a izango da.
Maiatzak 11. #Gazteeguna24
Adiskide Gazte Taldearen oharra:
Kaixo adiskideok!
Hemen da gazte eguna, beste behin. Maiatzaren 11rako, zapatua, egun osoko egitaraua prestatu dugu.
Urteroko moduan bazkaritarako sarrerak salgai dituzue dagoeneko.
Kuxkuxeatu gure sare sozialak ere, bertan topatuko duzue gure bihurrikerien inguruko informazio gehiago.
Herritar ugari pasa izan gara elkartetik urte hauetan zehar. Aurtengoa ere denon jaia izango da, beraz. Animatu eta gozatu gazte egunaren magiaz!
Maiatzak 29. Inda Mendi eguna
Inda Mendi Eguna ospatzeko ibilaldia egingo da maiatzeko azken igandean.
Irteera: 09:00etan udaletxe aurretik.
OHARRA: Umeak heldu batekin joan beharko dute.