Berriak

Zer berri irailan

Ikastaroak, izen emateak eta abar.

2023·09·04


 

Udal gaiak

1. Udalak irailean auzo bilerak egingo ditu

Irailaren 11an:

  • 18:00etan Zubialdeko parkean
  • 19:00etan Etxabe auzoko zubian

Irailaren 12an:

  • 18:00etan Saiatz auzoko plazan
  • 19:00etan Sallubiko bidegurutzean (Menditxiki)

Irailaren 14an:

  • 18:00etan herriko plazan

2. Lan eskaintza

Udalak 16-30 adin tarteko pertsona bat kontratatu behar du brigadako lanak egiteko. Urtebeteko kontratua izango da. Hautaketa-prozesua Lanbidek eramango du.

  • Nahitaezko baldintza: Lanbiden izena emanda egotea.
  • Ez galdu aukera eta animatu!

3. Ongi etorri Samielak 2023!!

Samiel jaiak gainean ditugun honetan, paella herrikoirako eta herri afariko txartelei buruzko oharra jarraian:

  • Erosteko epea: Paella jana: Irailak 11tik 20ra | Herri afaria: Irailak 18tik 27ra
  • Lekua: Uztarri

Bestalde, Euskal jai egunean, Paella herrikoian laguntzeko prest dauden bolondresei dei egiten diegu, ANIMATU LAGUNTZERA!!

4. KZgunea

Irailaren 28an 9:00etatik 13:00ra zabalik egongo da KZgunea (liburutegian).

  • Eskatu zure hitzordua www.kzgunea.eus/cita-previa edo 945 062 555 telefono zenbakira deituta.

Bestalde, urruneko eta bideokonferentzia bidezko ikastaroen eskaintza irekita dago, liburutegian eskatu kursoei buruzko informazio guztia. Izena emateko bi aukera:

 

Bestelako gaiak

1. Yoga ikastaroa

Aurreko urtetan bezala, urrian Yogako saioak hasiko dira.

  • Eguna: astelehena eta asteazkena
  • Ordua: arratsaldeko 18:15etatik 19:45etara
  • Lekua: Lauburu eraikinean, bigarren solairuan
  • Izena emateko: liburutegia edo 610 36 01 12 telefono zenbakia (Begoña)

2. Zumba ikastaroa

Urritik aurrera Zumbako klaseak hasiko dira berriro.

  • Izena emateko: telefono zenbaki honetara deitu edo whatsapa bidali 690 288 051 (Amaia)

 


Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Auzo bilera, lan eskaintza, Samielak, KZgunea, ikastaroak...