Berriak
Atzealdea Zer berri iraila
2026·08·28

Gaiak
Samielak 2026 - Txupinazoa
Aurtengo jaitetako txupinazoa nori eskainiko genioken proposamenak jaso nahi dira. Jasotzen diren proposamenen artean erabakia udalak eta talde eragileak hartuko dute.
Bi galdera hauek erantzun behar dira:
- Nori eskeiniko zenioke aurtengo txupinazoa?
- Zergatik?
- Bota zure proposamena ondorengo helbidean abuztuak 31a bitartean:
kultura@aizarnazabal.eus
Joaldunak
Euskal jai egunean joaldunetan parte hartu nahi dezuten herritarak idatzi beheko helbidera besterik ez dezute:
- kultura@aizarnazabal.eus
- Partaideak: 8 gehienez
- Izena emateko hurrenkera errespetatuko da
Paella antolatzeko bolondreask eta txartelen salmenta
Samiel jaiak gainean ditugun honetan, paella antolatzeko bolondresen beharra dago. Paella prestatu, lekua egokitu, zerbitzatu, etabar. Parte hartzeko prest zaudetenok jakinarazi email bidez kultura@aizarnazabal.eus.
Bestetik paella janerako txartelak salgai udaletxean eta liburutegian egongo dira:
- Udaletxean: 10:00etatik 12:00etara / Liburutegian: 16:30etik 19:30era
- Salgai: irailak 1etik 11era
- Bertan erosi beharko dira, ez da enkargurik jasoko
Helduen danborrada
Helduen danborradan parte hartu nahi dutenak izena eman dezatela ondorengo helbidean abuztuak 31a bitartean.
- kultura@aizarnazabal.eus
- Gutxinez 50, 60 pertsonako taldea osatzea komeni da
Herri afarirako txartelak salgai
Herri afarirako txartelak salgai udaletxean eta liburutegian egongo dira:
- Udaletxean: 10:00etatik 12:00etara / Liburutegian: 16:30etik 19:30era
- Salgai: irailak 14tik 21era
- Bertan erosi beharko dira, ez da enkargurik jasoko
Aizank, txosnan behar haugu!
Dakizuen moduan Adiskide Gazte Elkartean kide oso gutxi gara gaur egun. Urteroko barrako txandak betetzeko jendea behar dugu. Ea herri gisa erronkari heldu, ordutegia bete eta urteroko moduan festez gozatzeko aukera dugun.
Gaztetxe azpiko arbelean duzue txanden ordutegia eta apuntatzeko aukera.
Samiel on denoi!
Festa-batzordean antolaketa partekatua
Festa herritarragoak egite aldera, aurtengoan urtetan esku gutxiren gain izan diren ardurak beste modu batera banatzen hasi nahi genuke.
Udaberriarekin batera hasita, festa-batzordean talde eragilea hilero bilduz antolatu ditugu samielak. Orain, irailaren hasieran, talde eragilea eta ekintza bakoitzaren arduradunak bilduko gara bakoitzaren beharrak aztertzeko. Gero, batzordea herrira zabaldu eta lanak banatze aldera boluntarioak eskatuko dira ekintza horien antolaketa partekaturako.
Antolaketa sistemaren berri herriko arbeletan eta telegram kanalean emango dizuegu.
Ea aurtengoak ere beste urteetakoak bezain samiel bikainak izaten diren!
Zumba klaseak
Zumbako klaseak irailak 30ean hasiko dira ondorengo egunetan:
- Astelehenak 20:00etan
- Asteazkenak 19:15etan
- Norbaitek egun horretan probatu nahi badu azaldu eta interesaturik balego harremanetan ipini telefono honetan 690 288 051 (Amaia).
Emakumezkoen eskuz binakako pilota partidua
Plazaz Plaza-ren VI. Edizioa antolatu aurtengoan Ados pilotak.
Abuztuak 28an arratsaldeko 19:00etan Atari Soro pilotatokian jokatuko da txapelketa osatzen duen ondorengo pilota partidua:
- Barrokal - Orbegozo
- Aldaregia- Arrastia
Bertso eskolan izena ematea, haur eta helduak
Aupa Bertsozale!
Bertso-eskola bere bidea egiten ari da herrian eta datorren ikasturterako ere bi talde ateratzea aurreikusten dugu: talde bat DBHko ikasleekin eta beste bat LHko ikasleekin.
Zuen seme-alabak izena eman nahiko balu bertako emailera idatzi. Saioen egunak eta orduak irailean zehaztuko ditugu eta urrian hasi.
Helduen Bertso-eskola ere osatuz goaz eta lehen aldiz irailaren hasieran bilduko gara inork parte hartu nahiko balu. Dataren berri telegram bidez emango dugu!
Animatu!
