Berriak
Atzealdea Zer berri ekaina
2026·06·01

Gaiak
Odol emaleak
Ekainaren 3an, 16:30etatik 20:30arte, urteko bigarren odol-ateratzea egingo da herriko eskolan.
Hitzordua telefonoz edo online hartu behar da.
- Ekainak 1 eta 2: www.gotatanta.eus webgunean.
- Ekainak 3: 943 31 70 91 edo/eta 943 00 78 84 zenbakietara deituz.
XIII. Jan Sano eta Bizi Pozik azoka
XIII. Jan sano eta bizi pozik azoka ospatuko da ekainaren 6an. Goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte denetarik izango da; bertako produktuak, artisau produktuak, baserriko tresnak, animaliak, umeen txokoa, poniak, etabar. Jan eta edatekorik ez da faltako, bildotsa pintxotan dastatzeko aukera eta Txotxx!!! Egitaraua orrialde honetan.
Adinduei omenaldia
Ekainaren 7an adinduen eguna ospatuko da. Omenduak ondorengoak izango dira: Mª FRANCISCA URANGA ASTIGARRAGA eta JOXE ETXABE ZULAIKA.
- 12:30etan MEZA.
- 14:00etan Bazkaria Muniosoro Erretegian.
- Oharra: Autobusa jarriko da bazkaltzera joateko eta itzultzeko.
Gervais eta Joxe Larrarte memoriala
Ekainaren 9an, Gervais eta Joxe Larrarte Memoriala ospatuko da. Erlojupeko txindularitza froga izaten da. Aurtengoan bi erlojupeko frogak osatzen duten memoriala.
- Gipuzkoako erlojupekoa txapelketa.
- Euskadiko erlojupekoa txapelketa.
- Jakinarazi txirridulari frogak irauten duen bitartean errepide nagusia itxita egongo dela. Xehetasun guztiak datozen egunetan jakinaraziko dira.
San Kristobal txiki eguna
Ekainak 11, osteguna, San Kristobal txiki eguna da. Arratsaldeko 17:30etan meza ospatuko da ermitan. Ondoren gerturatutakoentzat meriendatxo bat izango da.
Gazte eguna
Ekainaren 13an Adiskide Gaztetxeak Gazte eguna antolatu du. Oraindik egitaraua argitaratu ez bada ere datozen egunetan sare sozialak, kartelak, Telegram, eta hainbat komunikabideen bidez zabalduko da.
San Juan bezpera - San Juan sua
Ekainak 23an, San Juan bezpera, gaueko 22:00etan San Juan sua piztuko da udako solztizioari hasiera emateko.
Sua piztu ondoren Alaitsu musika eta dantza eskolak ohiko dantza emanaldia eskeiniko digute. Bide batez dantza ikasturteari amaiera emango diote.
Alaitsu musika eta dantza eskolaren hainbat berri
- Alaitsu musika eta dantza eskolak aurre matrikula ireki du. Izen ematea Telegram bidez zabalduko da eta Ekainak 15-erako egin beharko da.
- Ekainak 12an musika-eskolako kurtso amaierako jaialdia eskeiniko da 18:30tan. Eguraldi ona bada plaza zaharrean, eguraldi txarra balitz eskola azpian.
- Ekainak 15, 16 eta 17 musika eskolak ate irekiak antolatzeko asmoa du. Interesik denak musika eskolako Odil-ekin harremanetan jarri.
- Ekainak 23-an kurtsoari amaiera emateko sua piztu ondoren dantza emanaldi bat eskeiniko digute.
Sankristobalak. Auzo afarirako txartelak salgai
Sankristobaletako auzo afarirako txartelak salgai jarriko dira.
- Lekua: Uztarri.
- Epea: ekainaren 26etik uztailaren 5era.
- Umeen menua: 15 €.
- Helduen menua: 28 €.
Menuak (Helduak)
- Iberikoak
- Ensalada Mixta
- Hegaluzea parrillan pistoarekin
- Baserriko oilaskoa parrillan
- Limoizko sorbetea kabarekin
- Ogia, kafea eta edariak
Menua( Haurrak) (14 urte barne)
- Iberikoak
- Urdaiazpiko kroketak
- Hamburgesa eta saltxita parrillan patatekin
- Izozkia
- Ogia eta edariak
Komun publikoa eta igogailua
Dagoeneko komun publikoa erabilgarri dago eta igogailua ekainaren lehen astean martxan egongo da.
