Berriak

Zer berri ekaina

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...

2024·05·31


Gaiak

Ekainak 1 • XI. Jan Sano eta Bizi Pozik azoka

Larunbatean, XI. Jan sano eta bizi pozik azoka ospatuko da. Goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte denetarik izango da; bertako produktuak, artisau produktuak, animaliak, umeen txokoa eta poniak umeentzat.

Jan eta edatekorik ez da faltako, bildotsa burruntzian eginda eta txotxetik sagardoa. 12:30etan erakustaldia izango da, Irrintzi astoa (Bustieta, Astigarraga) eta Etoo zaldiaren (Xanarta, Zumaia) artekoa.

 

Ekainak 2 • Sendotza sakramentua

Datorren igandean eguerdiko 12:30etan herriko gazte baten sendotza sakramentua ospatuko da.

 

Ekainak 2 • Adinduei omenaldia

Ekainaren 2an adinduen eguna ospatuko da. Omenduak ondorengoak izango dira:

  • Mª JOSEFA ARISTONDO AIZPURUA
  • SEBASTIAN PEÑA ECHANIZ

Egitaraua:

  • 12:30etan MEZA
  • 14:00etan BAZKARIA MUNIOSORO ERRETEGIAN.

Bertsolariak eta Jokin Goenaga musikaria izango dira.

Oharra: Autobusa jarriko da bazkaltzera joateko eta itzultzeko.

 

Ekainak 7 • Erromeria-Afaria

Alaitsu musika eta dantza eskolak triki festa antolatu du ekainaren 7rako. Afarirako txartelak salgai daude:

  • Lekua: Uztarrin.
  • Azken eguna erosteko: ekainak 2.
  • Afaria: bokadiloa (patata tortila edo xolomoa aukeran) edaria, postrea eta kafea 10€

 

Ekainak 11 • San Kristobal Txiki eguna

Ekainak 11ean San Kristobal txiki eguna dela eta arratsaldeko 19:00etan meza ospatuko da San Kristobal ermittan.

 

Ekainak 11 • Memorial Gervais eta Joxe Larrarte erlojupekoa

Ekainaren 11ean, asteartea, Junior eta Elite mailako gipuzkoako erlojupeko txapelketak ospatuko dira herrian.

Oharra: Trafikotik adierazi dute frogak irauten duen bitartean errepide nagusia itxita egongo dela eta, hortaz, Ibañaberrietatik ibili beharko da.

 

Alaitsu Musika eta Dantza Eskolan izena ematea zabalik

Zabalik dago Alaitsu musika eta dantza eskolan izena emateko epea, ekainaren 10era arte.

Izena emateko argibide guztiak eta interesatuek bete beharreko galdetegia telegramen argitaratu dira. Zalantzarik edota informazioa jasotzeko arazorik izanez gero bidali mezua alaitsu.musikadantzaeskola@gmail.com edo liburutegia@aizarnazabal.eus helbidera

 

Aipe elkartea. Idi bakarreko proben inguruko oharra

AIPE elkartearen oharra:

Ekainak 7, 8 eta 10ean izango diren idi bakarreko probetan Aizarnazabalen erroldaturikoek sarrera doan izango dute.

Lehentasun osoa sarrera ordaindutakoek izango dutelarik, beraz, beraiek sartu arte itxaron beharko da.

 

Ikastaro eskaintza

Ongizate emozionala eta autozainketa

Norberaren burua ezagutu, emozioak hauteman eta hauek kudeatzen laguntzeko ikastaroak ematen ditu Saioa Garmendia adituak (informazio gehiagorako https://www.saioagarmendia.com ).

Udazkenean egin nahi dira saio hauek, printzipioz bi astetik behin izango lirateke. Horretarako, ordea, gutxieneko 8-10 laguneko taldea osatu behar da.

Interesatuek izena eman dezakete ekainaren 3tik 24ra liburutegian edo liburutegia@aizarnazabal.eus helbidera idatzita.

Crossfit ikastaroa

Urrian hasi eta ekainera arte Cossffit klaseak emango dira. Astean bitan, arratsaldez, eskainiko da eta ordutegia zehazteke dago, parte hartzaileen arabera.

Izena eman nahi duenak ondorengo telefono zenbakian egin dezake: 629 71 64 15 (Ruben).

 

San Kristobal jaiak. Auzo afarirako txartelak salgai

Uztailaren 6an ospatuko den San Kristobal jaietako auzo afarirako txartelak salgai egongo dira ondorengo leku eta egunetan:

  • Lekua: Uztarri
  • Epea: ekainaren 10etik 30era.
  • Prezioa:
    • Umeen menua: 15€
    • Helduen menua: 25€

 

Udalekuak. Begirale lanpostua

Uztailean burutuko diren udalekuetan begirale moduan lan egin nahi duenak curriculuma bidali dezake mgabentura@gmail.com helbidera.

 

Errefusa edukiontziaren aldaketa

Mankomunitateak errefusa edukiontziaren aldaketaren inguruko oharra helaraziko du ekainean zehar.

Oharrean giltzaren banaketa noiz izango den eta bakoitzari dagokigun edukiontziaren berri emango da, beraz, adi egon.

 

Errepide mozketa Aizarnazabal eta Zarautz artean

Ekainaren 8an Zarauzko triatloia dela eta GI-2633 errepidea itxita egongo da trafikoarentzat 14:30etatik 17.45etara Aizarnazabal eta Zarautz artean.

Telegramen eskuragarri duzue antolakuntzak prestatutako trafiko plana.

 


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...