Berriak

Atzealdea Zer berri azaroa

Azaroako ekitaldi aipagarriak

2026·11·03


 

Gaiak

Troxkaren irekiera

Troxka tabernaren irekiera dela ea azaroak 2an inaugurazioa ospatuko da arratsaldeko 18:30etan. Azaroatik 3tik aurrera martxan egongo da.

 

 

Kabalgata antolatzeko bilera

Datorren kabalgata antolatzen hasteko bilera ospatuko da:

  • Eguna: azaroak 12, osteguna.
  • Ordua: 18:00etan.
  • Lekua: Lauburuko bilera gela.
 

 

“Argi ehuleak” ikastaroa

“Argi Ehuleak” bizipen sormen taillerra.

  • Eguna: azaroak 15ean.
  • Ordua: 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte.
  • Lekua: Lauburun.
  • Informazio gehiago: Clara (660 397 688) edo Telegram-en
 

 

Musikaren egunaren ospakizuna

Azaroak 20an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan , Alaitsu Musika eta Dantza eskolako musikariek kalejira eder bat eskeiniko digute.

Ondoren merendola izango izango da urtero bezala eta amaitzeko aurten musikaz gain kantujiraz gozatzeko aukera egongo da.

Animatu denok parte hartzera!

 

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna da eta Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du, Mikel Elkartearen ondoan, arratsaldeko 18:00etan.

 

Indamendi jubilatu etxeko taberna

Idatzi honen bidez, Udalak jubilatuen etxeko tabernaren ustiapen -zerbitzuari buruzko informazio helarazi nahi digu.

Ustiapen-lizentziaren epea ireki da.

  • Eskaerak aurkezteko epea: Urriaren 22tik azaroaren 22ra arte( biak barne).
  • Lehiaketan parte hartu nahi dutenek: “Kontratazio publikoa Euskadi” plataforman egin dezakete.
 

 

Udala eta herritaren arteko bilerak

Udalak urteroko legez herritarrekin bilerak antolatu ditu. Azaroan zehar izango dira ondorengo egun eta orduetan.

  • Azaroak 23:
    17:00etan: Zubialde auzoa Zubialdeko parkean.
    18:00etan: Saiatz auzoa Saiatzko plazan.
  • Azaroak 24:
    17:00etan: Etxabe auzoa Etxabeko Zubian.
    18:00etan: Mendi txiki auzoa Sallubiko kruzean.
  • Azaroak 26:
    18:00etan: herriak, Udaletxeko arkupeetan.
 

 

Elizaren eskertza herritarrei

“Gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkizuegu herritar guztiei bi arrazoi hauegatik:

Domu Santu egunean erakutsitako eskuzabaltasunagatik. Urriaren 18an ospatu zen eta egun honetan jasotako diru kopurua 62,50€ takoa izan zen. Bildutako dirua hirugarren mundura bideratzen da.

Herritar batzuek, beren borondatez, elizari eman dioten diruagatik (dohaintzak). Jasotakoa elizaren mantenimendurako erabiliko da.

Pozgarria da herriaren erantzun hau jasotzea.

Eskerrik asko herritarron eskuzabaltasunagatik!

 

 


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Azaroako ekitaldi aipagarriak.

 

Telegram kanala

Zer berri Aizarnazabalen

Ekitaldi aipagarrienak zure mugikorrean.