Berriak
Atzealdea Zer berri azaroa
2024·11·04
Gaiak
2025 eko Ordenantza fiskalak
Udal honen Zerga eta Tasei buruzko Ordenantza fiskalaren aldaketari hasierako onarpena eman zaio.
Espedientean jasotzen diren azterketa eta jarduketa egokiak egin ondoren, Udalbatzak 2024ko urriaren 16ean egindako udal batzarraldian 2025erako Ordenantza Fiskalen aldaketa hasieraz onartzea erabaki du, 2025 eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Iragaraki honen bidez, espedientea jendaurrean jartzen da. Horretarako , interesdunek Aizarnazabalgo Udaleko bulegoetan kontsultatu ahal izango dute, astelehenetik ostiralera, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Epe horretan, egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dira Udaleko erregistroan.
Haren berri emateko arauzko epea inolako erreklamazio edo onarpenik aurkeztu gabe bukatu ondoren, hartu diren erabakiak behin betirako onartutzat joko dira, erabaki berririk gabe.
2024ko urriaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.
Aparkatzeko debekaturiko eremuak
Zirkulazioko Erreglamendu Orokorraren 94. Artikulua:
- “Debekatuta dago espaloi, pasealeku eta oinezkoentzako gainerako eremuetan aparkatzea”.
Era berean, ABISU honi jaramoik egin ezean, Ertzaintzari jakinaraziko zaio, hala badagokio dagokion zehapena ezar dezan.
Kabalgatan oparia jasotzeko izena ematea
Kabalgatan oparia jaso nahi duten umeen izena ematea azaroak 14a bitartean egin liteke liburutegian. Opariak jaso dezaketen azken kintoak 2016. urtean jaiotakoak dira. Ume bakoitzeko 12€ ordaindu behar da.
Yoga saioen egun aldaketa
Azarotik aurrera yoga saioak asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara, lauburun.
Mikel Elkarteko garagardo azoka
Azaroak 15ean , Mikel Elkarteak, Mikel Elkarteko Garagardo azoka antolatu du.
Parte hartu nahi dutenak izena eman behar dute Uztarrin, azaroak 10 bitartean, egun hau barne.
Gehienezko aforoa 40 pertsonekoa da.
Musikaren egunaren ospakizuna
Azaroak 22 ostirala, musikarien eguna da eta Alaitsu musika eta dantza eskolako musikarien emanaldia izango da 17:00etan, eguraldi onarekin Zahar Etxe aurrean eta txarra egingo balu eskola azpian.
Emakumeen aurkako indarkeria desagertarazteko Nazioarteko Eguna
Azaroak 25ean Emakumeen Indarkeria desagertarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen delarik, Aizarnazabalgo Mugimendu Feministak egun honetan, azaroak 25, elkartaratzea antolatu du udaletxe aurrean arratsaldeko 19:00etan.
Haurreskolan izenemate epeak
Haurreskolak jakinarazten digu Aizarnazabalgo haurreskolan hilero, 1etik 10era, irekita egongo dela izena emateko epeak, hurrengo hilabeteetan hasteko. Informazio gehiago jaso nahi duenak aurrez aurre edo ondorengo zenbakira deituz jaso dezakete: 943 89 73 95.
"Goazen" telesailaren 11. denboraldiaren aurrestrenaildia
Azaroak 17, igandea, arratsaldeko 17:00etan Goazen telesailaren 11.denboraldiko lehen kapituluaren aurrestrenaldia eskeiniko da Lauburuko proiekzio gelan.
Zer Berri online soilik jasotzeko aukera
Zer Berri paperean jaso nahi ez dutenak online soilik, telegram bidez, jaso dezakete. Aukera hau egin nahi duten herritarrak liburutegia@aizarnazabal.eus emailera idatziz jakinarazi behar dute azaroak 20ra bitartean. Bertan zehaztu beharreko datuak izen abizenak eta etxearen helbidea (kalea, zenbakia, pisua eta eskua).