Berriak

Atzealdea Zer berri apirila

Apirileko ekitaldi aipagarriak

2025·04·04


 

Gaiak

Pala txapelketa mistoa

Maitzeko eta ekaineko ostiraletan jokatzeko pala txapelketa mistoa antolatu nahi da. Ateri badago, partiduak plazan jokatuko dira eta euri egunetan frontoian.

  • Izen-ematea apirilaren 30a arte izango da.
  • Bikoteko 5€ ordaindu beharko da.

 

 

Gure Plazatxo!-tik nerabeentzako ekintzak

Apirilean Gure Plazatxotik nerabeei zuzenduriko ekintzak hauek antolatu dira:

  • Apirilaren 6: Master Chef.
  • Apirilaren 22: Iruñeako Salting-era irteera.

Xehetasun guztiak begiraleak jakinaraziko dizkie proiektuan parte hartzen duten guztiei. Izena eman gabeko norbaitek parte hartu nahiko balu liburutegian izena eman beharko du.

 

 

KZ-Guneko begiralearen bisita

Ikastaroak egin nahi dutenek ondorengo telefono zenbakira dei dezakezue: 945 062 555.

  • Eguna: apirilak 14.
  • Ordua: goizeko 11:15etatik 13:00etara.
  • Lekua: liburutegian.

 

 

Guraso elkartearen logoa diseinatzeko lehiaketa

Guraso Elkarteak elkarte bezela identifikatzen duen logorik ez du eta hau sortzeko lehiaketa moduko bat antolatu dute. Herritarrei logoaren diseinuan parte harteko gonbitea luzatzen digute. Eta hauek dira xehetasunak:

  • Logoa entregatzeko epea: apirilaren 1etik 30era.
  • Logoa entregatzeko lekua edo modua:
    Guraso Elkarteko emailera bidaliz (basakaitz@gmail.com).
    Guraso Elkarteak eskolako sarrerako atean duen buzoian utziz.

 

 

Udal bulegoen kokapenaren aldaketa

Udaletxearen berriztapen eta egokitzapen lan batzuek direla eta (igogailua instalatu, udalaren barruko egitura birmoldatu eta komun publikoak eraiki) udalaren egoitza denbora batez Lauburu izango da, orain arte lehenik “Aiton-amonen txokoa” izan zena eta ondoren “Gaztetxokoa” izan dena.

Apirilaren erdia inguruan aurrikusten da hasiko dela obra eta honek irauten duen bitartean bertan kokatuko dira udal bulegoak.

Barkatu eragozpenak!

 

 

Arantzazurako erromesaldia

  • Ibilbidea: Oñatitik Arantzazurako.
  • Eguna: apirilak 12, larunbata.
  • Irteera: goizeko 7:30etan.
  • Kostua: 15€.

 

 

Jan Sano eta Bizi Pozik azokarako izen-ematea

Ekainaren 7an ospatuko den “Jan sano eta bizi pozik” azokan parte hartu nahi dutenak ondorengo emailera idatzi behar dute izena emateko: alkatetza@aizarnazabal.eus.

 

 


 

Dokumentuak deskargatu

Zer berri Aizarnazabalen [pdf]

Udal eraikinen arreta ordutegia, bilerak...