Hobariak eta diru laguntzak

Atzealdea Trakzio mekanikodun ibilgailuen Zerga. Hobariak 2022

Onuradunak eta Hobaria

Zergaren kuotan % 100erainoko hobaria izango dute Trafikoko Lurralde Zuzendaritzan historikotzat matrikulatuta agertzen diren ibilgailu edo autoek.

Zergaren kuotan % 50erainoko hobaria izango dute:

  • Gutxienez (25 urte) hogeita bost urte dituztenek, fabrikatu zirenetik kontatzen hasita  edo, data hori ezagutu ezean, lehenengo aldiz matrikulatu  zireneko data  kontuan hartuta edo, horrelakorik ezean, ibilgailu edo auto-mota hori fabrikatzeari utzi zitzaionekoa.
  • Motor elektrikoko ibilgailuek edo ibilgailu hibridoek (ibilgailu elektriko-gasolina, elektriko-diesel edo elektriko-gas), fabrikatik homologatutakoak, beren mota eta modelorako gailu katalizatzaile egokiak dituztenak eta emisio kutsakorrak gutxitzen dituztenak.
  • Fabrikako homologazioaren arabera erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuek eta gailu katalizatzaileak dituztenek, beren mota eta modelorako egokiak, eta emisio kutsakorrak gutxitzen dituztenak.
  • Familia ugarien ibilgailuak direnean. Famili ugarien ibilgailuetan, hobaria familiako kotxe bati bakarrik egingo zaio eta Familiako kide guztiek, etxe berdinean erroldatuta egon beharko dute.

Hobarien eskaera egiteko modua eta epea

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera inprimakia.
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.

Motor elektrikoko ibilgailuek edo ibilgailu hibridoek, hobariak, eskaera egin eta hurrengo lau urteetan (4 urte) izango dute hobaria.

Famili ugaria baldin bada, tituluaren fotokopia eta eskaera urtero egin beharko da.

Eskariak aurkezteko epea

Eskaera aurkezteko epea, 2022ko Otsailak 28.

 

Dokumentuak deskargatu

Hobaria [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Inprimakia hobariak eskatzeko [pdf]