Berriak

Atzealdea TEK Aizarnazabal tokiko energia komunitateak izena emateko epea ireki du

Izena emateko azken eguna: 2025eko uztailaren 31a.

2025·07·01


 

Tek energia berriztagarriaren komunitatearen kudeaketa batzordea osatu da azken hilabeteetan eta dagoeneko informazio eta zabalkuntza lanetan hasia da.

Tek Aizarnazabal Tokiko Energia Komunitateak izena emateko epea berriro ireki du eta udalerriko biztanleei aukera ematen die energia komunitate berritzaile, jasangarri eta kolektiboarekin bat egiteko.

Izena emateko azken eguna 2025eko uztailaren 31a da. Gainera, izena emateko unea orain da, proiektu honetan parte hartzeko epea DOAN luzatu baita 2030era arte.

Oraindik badira plaza libre batzuk. Alta emateko formulario bat bete behar da. Une honetatik aurrera edonork alta eman dezake eta komunitatera batu.

Formularioa osatzeko edozein arazo edo/eta dudarik izanez gero herriko batzordearen posta helbidera idatzi tek@aizarnazabal.eus eta berauek arazoa konpontzen saiatuko dira.

Beste bide bat udalera zuzentzea da eta honek bideratuko du dagokion gunera.

Formularioa betetzearekin batera hainbat dokumentu onartu behar dira (estatutuak, ordezkaritza akordioa...).

Aste hauetan zehar, kanpainaren hainbat urrats emango dira: prentsa oharra, sare sozialak: kanpaina irekitzen da (eraginak eta onurak...) herritarrak guztiz informaturik izateko.