Agenda
Atzealdea

Santa Eskea

1 OTS

Aurtengo Santa Eskea otsailaren 1ean izango da. Urtero bezela, herritar guztiok animatzen zaituztegu parte hartzera. Irteera 9etan izango da, udaletxe aurrean. Lagun artean gosaldu nahi duenak, 8:30ean Mikel Elkartera azal daiteke.

Aurtengo edizioa berezia izango da, Aitor Mendiluze bertsolariak 25 urte beteko baititu gure herrian eskean bertsotan, urterik huts egin gabe.Honenbestez, urteren batean eskean irten zaretenok, egun horretan Mikel Elkartean egingo den afarira etor zaitezkete.

Afaltzera doan edonork aurrez txartela erosi beharko du. Txartel hauek salgai daude jada Uztarri eta Troxkan, urtarrilak 26a bitarte, 10 eurotan.