Berriak

Atzealdea Salto! Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak 2025

Baliarraindik Idiazabalera.

2025·03·14


 

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Bi txanda izango dira: ekainaren 22tik 30era, eta uztailaren 2tik 10era. Martxoaren 1ean zabalduko da izena emateko epea, eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, Tolosaldean hasi eta Goierrin barrena. Zaldibian eta Ataunen ere egingo dituzte bina gau. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.

 

 

Noiz

EKAINA - UZTAILA

 

Hizkuntza

EUSKARA

 

Eman izena

UEMA

 

 

 

Dokumentuak deskargatu

Diptikoa [pdf]

Xehetasunak eta izena ematerakoan bete beharreko datuak.

 

Dokumentuak deskargatu

Kartela [pdf]

Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak.