Berriak

Maskarilla banaketa

COVID-19aren pandemiaren itxialditik irteteko fase honetan, maskarilla erabiltzea gomendatzen du Osasun Sailak orokorrean; eta garraio publikoan derrigorrezkoa izango da erabilera

2020·05·27


COVID-19aren pandemiaren itxialditik irteteko fase honetan, maskarilla erabiltzea gomendatzen du Osasun Sailak orokorrean; eta garraio publikoan derrigorrezkoa izango da erabilera.

Gomendio eta betebehar horiei erantzun asmoz, Aizarnazabalgo Udalak herritarren artean maskarillak doan banatzea erabaki du; norbera eta komunitatea zaintzeko bidea baita babes neurri hori hartzea.

Banaketa modu ordenatuan, eta arriskurik gabe egiteko helburuarekin, toki eta ordutegi hauetan egingo du Udalak.

  • Inda Mendi Kultur Etxean
  • Osteguna, maiatzak 28.
  • Goizez: 11:00 etatik 13:00etara.
  • Arratsaldez: 16:00 etatik 18:00etara.

Banaketa COVID-19aren ondorioz ezarritako banatzen eta segurtasun neurriak betez egingo da.