Berriak
Harro Herri!
2024·03·11
Korrika Txikia
Martxoaren 19an, arratsaldeko 16:00etan izango da Lauburu eraikinaren aurretik hasi eta udaletxera arte.
Korrika Nagusia
23. korrika nagusia datorren martxoaren 19tik 20rako gauean igaroko da eskualdetik. Aizarnazabalera goizaldeko 3:00etan iritsiko da eta aurten gainera herritik igaroko da.
Aizarnazabalgo ibilbidea:
- Etxabe.
- Industrialdea.
- Zubialde. (Errepide nagusitik herri erdigunerako bidea).
- Baltasar Etxabe - Gaiko kalea - Baltasar Etxabe.
- Beheko zubia.
Lekukoa eramango duten eragileak:
- Aipe.
- Mugimendu feminista.
- Mikel elkartea.
- EH Bildu.
- Guraso elkartea.
- Basakaitz langileak.
- Saiatz festa batzordea.
- Adiskide elkartea.
- Gure borda.
- Udala.
Oharra: Martxoaren 24an Baionan amaituko da Korrika. Amaiera ekitaldira joateko autobusa jarriko da. Goizeko 9.00etan irtengo da autobusa herritik eta itzulera arratsaldeko 19.00etan izango da, Baionatik. Txartelak 5€tan eros daitezke Uztarrin.