Berriak
Atzealdea Kirol elkartearen deia
2019·01·04
Kirol elkartearen idatzia:
“Kirol elkartetik herritarroi dei bat egin nahi dizuegu:
Kirol elkarteko kideok, urte dexente daramatzagu kirol elkartea kudeatzen. Kide gehienok, nahi baino denbora eta energia gutxiago daukagu elkarteari eskeintzeko, horregatik errelebo beharra dugula uste dugu. Uste dugu jende berria behar dugula ideia berriekin eta gauzak egiteko gogoz. Elkartetik lan asko egin daiteke eta honegaitik herritarrei dei egiten dizuegu elkartera batu eta ideia berriak txertatzeko. Gu kide berri laguntzeko prest gaude nahi duten eta behar duten guztian. Uste dugu, kirol dinamika eraginkor bat garrantzitsua dela herrian eta azken urtean gure dinamikak behera egin du. Horregatik dei egiten dizuegu kirol elkartera gerturatzera.
Aizarnazabalgo Kirol Elkartea”.