Berriak

Atzealdea Ipuin kontaketa ikastaroa

Miriam Mendozaren eskutik.

2026·10·07


 

Irakurketa suspertzeko lanetan hasteko asmoz ondorengo proposamena luzatzen da liburutegitik parte hartu nahi duen guztiari, heldu, guraso, gazte, gaztetxo…. Urte luzeetan Zarautzko Sanz-Eneako haur liburutegian umeei ipuin eta liburuen kontaketa lanetan dabilen Miriam Mendozak eskeiniko du ipuinen inguruko ikastaro hau.

Ikastaroaren helburua partaideak haur literaturara hurbildu, ipuinen mundura, hauek kontatzeko moduetara eta ondoren praktikan jarri ahal izatea da. Behin parte hartzen duzuenon artean taldetxo bat osatzea da ekintza honen asmoa eta aldika adin ezberdinetako haur eta gaztetxoei ipuinak kontatu, eta dinamikak antolatzea da, haurrak irakurketara bultzatu eta gozatu ahal dezaten.

Bi orduko bi saioz osatzen da ikastaroa. Saioen helburuak:

  • Lehenengo saioaren helburua ipuinen mundua partaideen eskura jartzea da;
  • Bigarren saioa jasotakoa martxan jartzeko.
  • Dohako ekintza eta guztiz irekia da: interesa duzuenok izena eman ezazue urriak 15a bitartean.
  • Ondoren izena ematen dutenen artean eta emalearen artean adostuko dira bi saioak.