Berriak

Atzealdea Ipuin kontaketa ikastaroa

Miriam Mendozaren eskutik.

2026·03·02


 

Irakurketa suspertzeko lanetan hasteko asmoz ondorengo proposamena luzatzen da liburutegitik parte hartu nahi duen guztiari, heldu, guraso, gazte, gaztetxo…. Urte luzeetan Zarautzko Sanz-Eneako haur liburutegian umeei ipuin eta liburuen kontaketa lanetan dabilen Miriam Mendozak eskeiniko du ipuinen inguruko ikastaro hau.

Ikastaroarn helburua partaideak haur literaturara hurbildu, ipuinen mundura, hauek kontatzeko moduetara eta ondoren praktikan jarri ahal izatea da. Behin parte hartu ondoren taldetxo bat osatzea litzake asmoa eta aldika adin ezberdinetako haur eta gaztetxoei ipuinak kontatu, eta dinamikak antolatzea da, haurrak irakurketara bultzatu eta gozatu ahal dezaten.

Bi orduko bi saioz osatzen da ikastaroa. Saioak astebukaerean izan beharko dute , larunbat goiza/arratsaldea edo igande goiza. Dohainik eta irekika izango dira. Hauek dira proposatzen diren egunak:

  • 1. saioa: martxoak 14 edo martxoak 15.
  • 2. saioa: martxoak 28 edo martxoak 29.
 

Lehenengo saioaren helburua ipuinen mundua partaideen eskura jartzea da; Bigarren saioa jasotakoa martxan jartzeko.

Interesa duzutenok izena eman ezazue martxoak 4a bitartean liburutegian.