Inda Mendi Jubilatu etxearen tabernaren lehiaketa publikoa bertan behera geratu da
Eskaerak aurkezteko epean inor ez zelarik aurkeztu, prozesu hau bertan behera geratu dela jakin arazten da.
2017·11·29
INDA MENDI Jubilatu etxean dagoen taberna erabiltzea eta ustiatzea nahi zelarik, Aizarnazabalgo Udal Osoko Bilkurak, 2017ko irailaren 20an egindako bilkuran erabaki zuen Baldintza Pleguak onartzea eta lehiaketa publikorako deialdia argitaratzea.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia (2017-09-26) eta baita ere, Udaletxeko iragarkien Oholean eta www.aizarnazabal.eus orrian ere bai.