Berriak

Hobariak zergan

Zergaren kuotan % 100erainoko hobaria izango dute  Trafikoko Lurralde Zuzendaritzan historikotzat matrikulatuta agertzen diren ibilgailu edo autoek

2020·01·08


Zergaren kuotan % 100erainoko hobaria izango dute  Trafikoko Lurralde Zuzendaritzan historikotzat matrikulatuta agertzen diren ibilgailu edo autoek. Halaber, zergaren kuotan % 50erainoko hobaria izango dute gutxienez hogeita bost urte dituztenek, fabrikatu zirenetik kontatzen hasita  edo, data hori ezagutu ezean, lehenengo aldiz matrikulatu  zireneko data  kontuan hartuta edo, horrelakorik ezean, ibilgailu edo auto-mota hori fabrikatzeari utzi zitzaionekoa.

Ondorengo baldintza hauetako bat betetzen duten ibilgailuek % 50eko hobaria izango dute:

  • Motor elektrikoko ibilgailuek edo ibilgailu hibridoek (ibilgailu elektriko-gasolina, elektriko-diesel edo elektriko-gas), fabrikatik homologatutakoak, beren mota eta modelorako gailu katalizatzaile egokiak dituztenak eta emisio kutsakorrak gutxitzen dituztenak.
  • Fabrikako homologazioaren arabera erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuek eta gailu katalizatzaileak dituztenek, beren mota eta modelorako egokiak, eta emisio kutsakorrak gutxitzen dituztenak.
  • Familia ugarien ibilgailuak direnean. (Familia ugari bakoitzari ibilgailu bat)..


Hobari-eskaerak Udaleko Idazkaritza bulegoan aurkeztu behar dira, ibilgailuaren zirkulazio-baimenarekin aldakia ekarrita.

Hobari-eskabideak ordainketako borondatezko ordain aldian aurkeztuko dira edo, bestela, borondatezko ordain aldiaren epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatuta,  hile bateko epean.