Berriak
Herritarren partaidetza
2022·03·15
Datorren ostegunean, martxoaren 17an, Aizarnazabalgo Udalak saio informatibo bat antolatu du herritarrei HIRI GUNEAREN URBANIZAZIO PROIEKTUAK eragingo dieten antolamendu-proposamenak eta aukerak azaltzeko, eta herritarrek galderak, ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izateko.
Hauek dira saio honetan landuko diren proposamenak:
- A) GUNEA. San Migel Goiangeruaren Eliza ingurua. (Kotxeen presentzia murriztu eta elizaren protagonismoa. Plaza berreskuratu oinezkoentzat)
- B) GUNEA. Baltasar Etxabe kalea. (Hirigintza taktikoen 3 aukera…)
- C) GUNEA. Frontoia + Probalekua. (Aterpea egitea, 2 proposamen desberdin azalduz “Zuhaitzak mantenduz edo kenduz”)
Aurkezpena
- Data: Martxoak 17, osteguna.
- Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoa (Herriko Plaza, 1).
- Ordua: 18:00etan.