Berriak

Atzealdea Herriko Plazaren berregokitzapenerako obra

Bandoa

2026·10·07


 

Herritarren parte-hartzearen bidez, Aizarnazabalgo Herriko Plaza berregokitzea eta bolatokia estaltzea erabaki zen.

Horretarako, dagokion administrazio-espedientea izapidetu ondoren, Enean Koop. Elk. Txikiari eskatu zitzaion zegokion proiektua prestatzeko. Proiektua herritarren eskura egon da, eta horrez gain, informazio-saioak ere egin dira, herritarrek proiektua ezagutu eta ekarpenak egiteko aukera izan zezaten.

Esleipen-prozedura amaituta, proiektua gauzatzeko lanak, gaur, 2026ko urriaren 5ean, hasiko dira.

Gure aurreikuspenen arabera, 9 hilabeteko iraupena izango dute obrek. Jakitun gara obra horiek eragozpenak sor ditzaketela egunerokoan. Hori dela eta, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen ulermenagatik.

Era berean, Aizarnazabalgo bizilagunei jakinarazi nahi diegu, gure esku dagoen neurrian, obrek sor ditzaketen eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko ahalegina egingo dugula, eta obraren nondik-norakoen berri ematen jarriko dugula.

Eskerrik asko zuen lankidetzagatik.

Begirunez,

Unai Alberdi Arakistain, Alkateordea.

 

 


 

Dokumentuak deskargatu

Bandoa [pdf]

Herriko Plazaren berregokitzapenerako obra.