Agenda
Atzealdea

Gurasoen aholkularitza saioa

4 AZA

Udala eta Basakaitz herri eskolak elkarbizitzarako apustu egiten ari dira. Gizartearen egitura aldatzen ari da zentsu guztietan. Honek behar ezberdinak, gatazkak, beldurrak…sortzen ditu. Eta hauei aurre egiteko udalak eta eskolak familien laguntzaile eta bidaide izan nahi dute. Hau dela eta udalak aurten ondorengo ekintzak jarri ditu martxan:

  1. Guraso aholkularitza programa:
    • Hilaren lehenengo astelehenetan burutuko dira, 18.00etatik 19.30etara. Familiek aurretik hitzordua hartu beharko dute heziketarekin lotutako kontsulta pertsonalak egin ahal izateko.
  2. Hitzaldi taillerak:
    • Adin ezberdinei zuzendutako hitzaldi taillerrak izango dira. Familiaren partehartzeari garrantzia emango zaio. Hiru izango dira hitzaldi tailerrak, hiru hilabete bakoitzean bat. Oraingoz finkaturiko gaiak: atxikimendua, komunikazioa familian eta sare sozialak eta teknologia dira. Dena den gaien lanketa familien proposamenei irekia dago.