Berriak

Atzealdea Guraso elkartearen logoa diseinatzeko lehiaketa

Herritarrei logoaren diseinuan parte harteko gonbitea luzatzen digute.

2025·04·07


 

Guraso Elkarteak elkarte bezela identifikatzen duen logorik ez du eta hau sortzeko lehiaketa moduko bat antolatu dute. Herritarrei logoaren diseinuan parte harteko gonbitea luzatzen digute. Eta hauek dira xehetasunak:

  • Logoa entregatzeko epea: apirilaren 1etik 30era.
  • Logoa entregatzeko lekua edo modua:
    Guraso Elkarteko emailera bidaliz (basakaitz@gmail.com).
    Guraso Elkarteak eskolako sarrerako atean duen buzoian utziz.