Berriak

Atzealdea Gau Beltza Aizarnazabalen

"Gau Beltza" en Aizarnazabal

2024·10·31


 

Por primera vez se celebrára “Gau Beltza o la noche de las ánimas” la noche del 31 de octubre. Los días posteriores se hará saber la programación.

 

Urriaren 31ean, Aizarnazabalen, Euskal kulturan Gau Beltza edo Arimen Gaua bezala ezagutzen den eguna antolatu dugu. Jatorrian, egun hau, udaren amaiera ospatzeko jai egun bat zen, hala nola, urtaro ilunenean sartu baino lehen, festa egiten zuten aitzina gure arbasoek. Honez gain, gaur egun Arimen Gaua, hildako ahaideak (senide eta lagunak) omendu eta gogoratzeko eguna bihurtu da, eta mundu osoan ospatzen da modu ezberdinetara.

Euskal Herrian, gure aiton-amonek ortutik kalabazak hartu, hustu eta aurpegi forma eman eta bide bazterretan edo etxe ataritan jartzen zituzten auzokideak izutzeko. Gainera, etxeko trapu zaharrekin mozorrotu eta goxoki eske ibiltzen ziren etxez-etxe, kantuan, arima galduak balira bezala. Modu honetan, hasieran aipatu moduan, aurten Aizarnazabalen ohitura hau berreskuratu dugu.

Horretarako, etxeko trapu-zahar eta ilunak atera, mozorrotu eta aurrerago publikatuko dugun egitarauan parte hartzera animatzen zaituztegu, udaren amaiera denok batera ospa dezagun!

  • LH5 eta LH6-ko ikasleek jakinarazten digute urriaren 31ean, Gau Beltzaren ospakizunean, herriko farola guztiak itzalduko direla.

Gau Beltza Aizarnazabalen