Berriak
Atzealdea Gabonak Aizarnazabalen
2025·12·10

Martutene Gabonetako kanpaina
Martxan da Martuteneko presoei zuzenduriko gabonetako jasotze kanpaina. Premiazko materiala honakoa da: barruko arropa berria (gizonezkoentzat), txandal galtzak, kamisetak eta kirol-jertseak, bainu txankletak (39tik 46ra bitartekoak), kirol oinetakoak (gizonezkoak 39tik 46ra, emakumezkoak 37tik 40ra) , turroi biguna, tabako gorria eta metxeroak, seiluak (A mota), gutun azalak eta bolalumak, azazkal mozgailu txikiak.
Materiala sakristian jasokok da. Azken eguna abenduak 14 izango da.
2026ko Foru Aldundiaren egutegia
Abenduaren 16an, arratsaldeko 18:30eatik 19:30etara, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026ko beren egutegiaren banaketa egingo dute. Udaletxe azpian izango da. Dohaidira.
Gabon eskea
Abenduaren 24an urtero bezala Alaitsu Musika eta Dantza Eskola gabon eskean aterako da. Biltzen den dirua Alaitsu Musika eta Dantza eskolaren urteko gastuei aurre egiten laguntzeko izango da. Irteera goizeko 9:00etan izango da udaletxe aurrean. Herritar oro gonbidatuta zaudete parte hartzera.
Olentzeroren bisita
- Eguna: abenduak 24.
- Ordua: 13:00ak.
- Lekua: herriko plazan.
Udalaren zorion agurra
Gabon jai zoriontsuak igaro ditzagula opa dio udalak herritar guztiei. 2025 urteari dagokion agurra eman eta 2026ari hasiera egoki bat emanez ospa ditzagula guztiok jai hauek.
Gabon jai alaiak guztioi!!!!!!!
