Berriak

Atzealdea Famili ugariei hobariak

Eskariak aurkezteko epea:Otsailak 28.

2019·02·06


Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenentza fiskalaren arabera, Famili ugarien titularitatea duten zergadunen edo subjektu pasiboen alde, ondoko hobari hauek ezarri dira:

  • %40a, 3 seme alabako familia ugariendako.
  • %50a, 4 seme alabako familia ugariendako.
  • %60a, 5 seme alaba edo gehiagoko familia ugariendako.

Onuradunak

Familia ugaria osatzen duten titularrak

Eskariak aurkezteko epea

Otsailak 28.

Aurkeztu behar diren agiriak

Famili ugariaren tituluaren kopia eta aurreko urteko Errentaren aitorpenaren kopia.