Berriak

Atzealdea Euskaraldia 2025

Elkar mugituz egingo dugu.

2025·03·18


 

Badator Euskaraldia!

Maiatzaren 15etik 25era euskararen erabilera handitzeko ariketa masiboa egingo dugu. 11 egunetan txapak jantzi eta ahobizi eta belarriprest izango gara.

Euskararen erabileran urrats bat aurrera eman nahi dugulako, euskara gehiago erabili nahi dugulako, euskaraz eroso aritu nahi dugulako, inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi dugulako… mila arrazoi daude Euskaraldian parte hartzeko, eta 11 egunetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko.

 

Jantzi txapa eta...

  • Egin lehen hitza beti euskaraz.
  • Solaskideak euskara ulertu arren erdaraz erantzuten badizu... eutsi euskarari!
  • Eta zuk euskaraz egin ala ez, eskatu zuri euskaraz egin diezazuten.

 

Aukeratu zure rola

 

AHOBIZI

Ahobizi 2025

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut.

EMAN IZENA!

BELARRIPREST

Belarriprest 2025

Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

EMAN IZENA!