Berriak

Atzealdea Euskara eta Kulturaniztasuna

Ekintza plana osatzeko inkesta.

2025·03·03


 

Aizarnazabalgo Udalak datozen urteetan herrian euskara indartzeko ekintza plana diseinatu behar du, UEMAren laguntzarekin. Horretarako, zure iritzia beharrezko da, herrian euskarak egun duen egoera aztertzeko, ondo egindakoak eta zer hobetuak identifikatzeko eta aurrera begirako lan ildoak zehazteko.

  • Beheko loturan dagoen inkesta osatzea oso garrantzitsua da informazio jaso ahal izateko
  • Martxoaren 12rako betetzea komeni da, lanketak aurrera jarraitzeko

Inkesta egin