Emakume langilearen nazioarteko eguna
MARTXOAK 8an emakume langilearen nazioarteko eguna ospatzen da. Aurtengoan "Guk ere bai“ lelopean ospatuko da. Egun honekin emakumeak gizartean duen garrantziaz jabetzeko eta gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak aldarrikatzeko eguna da.
Udalaren errebindikapena bi ekintza hauekin:
Elkartaratzeak, udaletxe aurrean
- Eguerdiko 12:00etan
- Arratseko 8:00etan
Balkoietan mantalak txintxilikatzea
Balkoietan tamaina, kolore eta guzti guztietako mantalak txintxilikatzea proposatzen da egun hau era oso errex eta bisualen ospatzeko.
I. Lilatoi Mistoa
- Eguerdiko 12:00etan
Ibilbidea udaletxea aurretik irtengo da eta 8 ko figura egiten duen errekorridoa hiru buelta eman behar zaizkio
Gaztetxeak antolaturiko ekimenak:
"Sufragistas" filma
Emakume langilearen nazioarteko eguna ospatzeko “Sufragistas” filma botako da Gaztetxeko zine klubean gaueko 21:00etan.
Herriko txokoak eta Emakume izendegia
HONETAZ GAIN, herriko txokoak izendatzeko Aizarnazabaltar emakumeengan inspiratutako izen berrien bila dabiltza gazteak.
Herritarron proposamenen zai dira!!!!