Berriak
Atzealdea Elkartasun oharra
Aizarnazabalgo Udalaren elkartasun oharra.
2021·01·05
Aizarnazabalgo Udalak elkartasuna adierazi nahi die une gogor hauetan atzoko egunez gure udalerrian hilik agertutako emakumearen familiari eta gertukoei.
Une hauetan Ertzaintzaren ikerketa zabalik dago eta, gure aldetik, Aizarnazabalgo Udalak dituen baliabide guztiak jarri ditugu euren esku, elkarlanean eta ahalik eta lasterren gertaera honen nondik norakoak argitu daitezen.
Aizarnazabalen, 2021eko urtarrilak 5.
Alkatea,
Mari Carmen Arregi Agirre