Berriak
2019·02·06
Ekarpenguneak guztiok sortzen ditugun hondakinak “kudeatzeko” era bat dira, eta hondakinen gaiaren inguruan ardura eta kontzientzia hartzeko era bat ere. Kudeaketa mota honekin norberak ikusten bait du zenbat hondakin sortzen duen, ze motatakoa, etabar.
Haseran txartel sistema bat ezarri zen ekarpenguneen erabilera kontrolatzeko. Denbora baten ostean erabilera librea izatera pasa zen honela udalak eta mankomunitateak herritarronganako konfidantza azalduz. Denboraldi batez ondo funtzionatu du eta baliogarria izan da. Azken hilabeteetan, ordea, zabarkeri eta largakeria nabarmendu da. Eta honekin batera berziklate tasa asko gutxitu da eta honen kostua nabarmen igo da.
Hau honela udalak egoera honi aurre egiteko txartel sistema berrezartea erabaki du.