Berriak

Ekarpen guneetan Txartelak 2019

Honen bidez jakin arazten da, Aizarnazabalen kokatuta dauden ZABOR EKARPEN GUNEAK, txartelarekin ireki beharko direla erabaki denez, gauzatu ahal izateko, egutegi hau finkatu dugula:

2019·02·18


Fitxarekin ireki behar diren ekarpen guneak dira

  • Herriko Plaza eta Gaiko.

Egutegia

  • Martxoaren 4tik 9ra (biak barne): Txartelak galdu edo gabe daudenak eskatu beharko dituzte Aizarnazabalgo Udaletxean, bertara etorrita, telefonoz deituz 943.89.70.53 zenbakian edo e-mailez (udala@aizarnazabal.eus), lehengoak balio dute, beraz, ez dutenak soilik eskatu beharko dituzte.
  • Martxoaren 11 eta 12: txartel berriak egingo ditu Mankomunitateak, galdu edo gabe daudenak.
  • Martxoaren 13etik aurrera txartelak banatuko dira.
  • Martxoaren 20tik aurrera ZABOR EKARPEN GUNEAK, txartelarekin ireki beharko dira.