Berriak

COVID-19 • Oharra

Koronabirusaren pandemiaren aurrean, neurri berriak ezarri ditu Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo Gobernuak eta Osasun publikoa zaintzeko prebentzio neurriak hartzea eskatzen da ohar honen bidez.

2020·03·16


Aizarnazabalgo Udalak beste prebentziozko neurri batzuk aktibatu ditu gaur koronabirusari aurre egiteko.

  • Zabor ekarpen guneak irekita utziko dira, Mankomunitateak gomendatuta eta bertan higiene neurriak bermatzeko xaboia eta papera jarri dira.
  • Parkeak eta pilotatokiak itxi dira zintaz prezintatuz.
  • Bertan behera geratuko dira Udalaren barruko batzorde-bilerak eta bestelakoak, udalbatzarraren osoko bilkurak barne.
  • Norbaitek laguntza beharko balu, erosketak edo beste zerbitzuren bat emateko, deitu lezake 634.95.40.86 telefonora eta laguntzen saiatuko gara.

Udaletxean Herritarren Arreta Zerbitzu ohiko ordutegian izango da irekita, 8:00 = 15:00 etara, baina beharrezkoa bada bakarrik joatea gomendatzen da udaletxera, eta administrazio elektronikoa eta telefono bidezko kudeaketa erabiltzea ahal den kasu guztietan.
Herritarrei ardura eta lasaitasuna eskatzen die Udalak, aurrekaririk gabeko egoera honi aurre egiteko.

Udalaren lehentasuna herritarren osasuna eta ongizatea zaintzea da.

Mila esker ahalegin horretan laguntzen diguzuen guztiei!

 

Parkea
Ikastola