Berriak

Osasun Agintaritzak, gaur apirilak 26, argitaratu duen Ebazpenean Aizarnazabal eremu gorrian kokatu du.

2021·04·27


Ondorioz, lehendakaritza dekretuak ezartzen dituen ondoko neurri murriztaileak, bihar astearte apirilaren 27tik aurrera, indarrean sartuko dira:
  1. Udal itxiera perimetrala: salbuetsitako kasuengatik izan ezik, ezingo da udalerritik ez atera eta ez sartu.
  2. Barneko ostalaritza soilik 6:30 - 9:30 eta 13:00 - 16:30, ordutegira mugatuko da. Terrazetarako baldintzak aurreko berberak izaten jarraituko dute.
  3. Lehiaketa federatuen izan ezik, barruko kirol jarduera lau pertsonetara mugatuko da eta kirol azpiegituretako aldagelak ezingo dira erabili.

Osasun agintaritzak astelehentan argitaratzen duen udalerrien ebazpen berriek bestelakorik adierazi arte iraungo dute neurri murriztatzila hauek indarrean.

Aizarnazabalen, 2021eko Apirilaren 26an.
ALKATEA